Zegama-Intzuzaetako lepoa-Itzubi-Sakon Haundi-Iraule-Aitxuri-IRAULE (1507m)-Arbelaitz-Andraitz-Iturtzegieta-Oazurtza-Zegama
near Zatizabalaldea, País Vasco (España)
Viewed 266 times, downloaded 4 times
Trail photos
Itinerary description
3 ordu t'erdiko igoera + 1 orduko atsedena + 2 t'erdiko jeitsiera.
Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.
Waypoints
Olaberria, hasiera puntua
Eguneko erronka Zegaman hasten da. Bertan herriaren irteeran Olabarria auzoan aparkalekua egoten da. Eta bertatik Gorospe auzo alderako bidegurutzea hartu eta baserri artetik jarraitu bideari.
Oazurtzako txabolak
Zegamatik irten, apeadero zaharrera igo eta hemen Intzuzaetako Lepora zuzenean eramango gaituen pistari jarraitu. Bidean borda hondakin ugari aurkitzen dira.
Itzubiaga
Itzubiaga, 950 metrotik gora gaude jadanik, bertan tamalez utzita eta hondatuta dagoen aterpe ireki polit bat dago, iturria ere bai ura edateko. Gune hau pasa eta berehala ekingo diogu Sakon Haundiko sendari gora. Lehen zatia basoan zehar izango da malda handian.
Sakon Haundi
Aizkorriko mendizerrara igotzeko beste alternatiba bat. Malda handiko ingurua da baina eramangarria ohitua dagoenarentzat. Lehen zatiko pagaditik irten eta belardi inguruan sartzen gara, senda ondo markatua dago eta erraz jarraitzen da. Azken zatia egiteko bi aukera daude, Irauleren ekialdetik edo mendebaldeko lepora igotzea. Nik bigarrena aukeratu nuen senda nabariagoa zelako. Merezi du igotzeak.
Iraule (1507m)
Eguneko lehen tontorra. Ondoan dituen mendiak baino altuera gutxiago du baina badu bere xarma ere.
Aitxuri (1551m)
Aizkorri mendilerroko mendi garaiena. Ertz ikusgarriak erakusten ditu mendebaldetik gehienbat.
Aketegi (1548m)
Aitxuri ondoan dago eta zailtasunik gabe egiten dira biak batera. Erpin geodesiko handi bat du tontorrean.
Mearreko pasabidea
Pasabide ikusgarria Aizkorriko mendilerroan, hegoaldera Urbiako zelaiak eta iparraldera Zegama alderako basoak.
Ospitalaundi aldea
Eguneko azken zatia, apeaderotik Zegama herrira jeisteko bide bat. Freskatzeko iturria bat ere aurkituko dugu.
Olaberria, amaiera puntua
Aparkalekua, eta txangoaren amaiera.
You can add a comment or review this trail
Comments