Zegama-Sagarreder-Aztio-Mariñamendi-Amezti-Zegama
near Zegama, País Vasco (España)
Viewed 60 times, downloaded 8 times
Trail photos
Itinerary description
- Dolmen Tartaloetxeta (2.5 km)
- Trikumunota (3.6 km)
- Aztio (4.8 km)
- Mariñamendi (7.2 km)
- Amezti (9.4 km)
Herritik Azikorriko mendi lasterketak egiten duen ibilbidea jarraituz aterako gara. Puntu horia jarraituz joango gara. Bidea Sagarreder tontorra pasa eta puxka batera utziko dugu. Hor, bidea bidezidor batean bihurtuko da, ehiztarien parada aldamenetik doan bitartean garbi egongo dena, baina Trikumuñota inguruan dezente itxi eta zikinduko dena.
Trikumuñota ondoren bide beretsutik joango gara pista zabalera atera arte. pista zabala hartu eta Aztio tontorra bitartean, bidea garbia eta zabala da.
Aztiotik behera maldan garbitik jetxiko gara baina malda erdi parean, bide zidorra desagertu egin zitzaidan eta GPS-ko tracka jarraituz Mariñamendira eramango gaituen gurdibideraino iritsi nintzen.
Behin mariñamendiren oinan jarri nintzenean, nik jarraitu nuen tracka oso-oso zikina zegoen eta ote tartetik bultzaka joan beharra izan nuen. Horregatik ipini dizuet "HEMENDIK EZZZ JUN " puntua. Puntu horretan bueltan egin nuen bidea jarraituz aldatu dut nik egindako bidea. Bide hori, erabat garbia ez bada ere, lasai asko lan haundirik gabe pasa daiteke.
Bueltarako pista jarraituko dugu. Tarte batzutan zikin xamarra baina ibilgarria. Horrela jarraituko dugu Amezti mendira iritsi arte. han, pista utzi eta barrurantz sartuko gara. hemen ere belar eta larra tartetik ia tontorreraino iritsiko gara. Goialdean, ameztia daukagu. Ameztia oso garbi dago.
Ameztitik behera, lehenik bidezidorra, gero gurdibidea eta azkenik pista batetik jetxiko gara, Untzurruntzaga baserri inguruan errepidea hartuko dugularik.
Errepidea utzi gabe Zegamaraino bueltatuko gara.
Lau ordu terdi inguru behar izan dut ibilbidea egiteko.
Waypoints
01- Zegama
Zegama Gipuzkoako hegoaldeko udalerri bat da, Goierri eskualdekoa. Arabako mugan eta Nafarroa Garaiko mugatik hurbil dago, haran menditsu batean, mendiz inguraturik, Oria ibaiaren ertzean. Itsas mailatik 296 metro gorago dago, 35 km2 ditu eta 2016. urtean 1.521 biztanle zituen. 2004tik aurrera, urtero maiatzean, Zegama-Aizkorri mendi maratoia egiten da: Mendi Lasterketako Munduko Koparako puntuagarria da.
02- Maratoi hasiera
Zegama-Aizkorri Maratoia Gipuzkoako Goierri eskualdeko Zegama udalerria eta Aizkorri mendilerroaren artean maiatzean 2002. urtetik aurrera urtero ospatu ohi den mendi maratoia da. 2004tik 2018ra bitartean Skyrunner World Series txapelketako lasterketa izan zen. 2018tik Salomon marka frantsesaren Golden Trail World Series-ean puntuatzen du.
09- Trikumuñoota
Trikuharria. Hemendik pistaraino bidezidorra ez dago oso argi.
16- HEMENDIK EZZZ JUN.
Oso oso zikin. Ni beste norbaiten tracka jarraituz pasa det, baino inundik ez du merezi. Aurrera egin, eta aurreraxeago, eskunitara gora. Ez da oso garbia baina bai erabat pasagarraia.
20- Bualtakoan, eskubitara
Bidea ez dago erabat garbi. Larra tartean eta zuhaitz batzuk gainetik pasa beharrean ibili nahi ezbaduzu, jarraitu aurrera pista zabala aurkitu arte eta han eskubitara behera hartu.
23- Amezti
Hariztira sartu arte larra sahiesten, ondo pasatzeko moduan baino... Ameztian oso garbi.
You can add a comment or review this trail
Comments