Zegamako Apeaderoa-Oazurtzako txabolak-Andraitz-URDAJAMENTU (1371m)-Intzuzaetako lepoa-Zegamako Apeaderoa
near Gorospealdea, País Vasco (España)
Viewed 227 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
(2020-10-04)
Arratsalde pasako mendi ibilaldia Aizkorriko mendialdean.
3 ordu eta 45 min.-ko iraupena.
Ibilaldia Zegamako apeaderoan abiatzen da, herritik gora dagoen errepidean igo ondoren, autoa bertan uzteko toki zabala dago.
Hasteko Intzuzaetako lepoa aldera daraman mendi pista hartuko dugu, berehala Aizkorriko Parke Naturalean barneratuz. Ordu erdi batean iritsko gara Oatzurtzako txaboletara, bertan txabola zaharrak eta berriak ikusiko ditugu batera.
Aurrera jarraitu eta Intzuzaetako lepoa pasatu eta hemendik aurrera pista zabala utzi eta bidezidor estuagoan ibiliko gara, lehen zatian pistatik pixka bat gehiago jarraitzeko aukera ere badago ere. Honela Iturtzegieta basoan sartuko gara malda gogorrean gora igotzeko pagadian barrena, bizpahiru zigi-ziga egin eta Andraitz azpiko zelai ingurura irtengo gara, ordu t'erdiko ibilaldiaren ondoren.
Sendari jarraituz Mearreko Lepoaren aurrera iritsko gara, baina hemen Urbia aldera aurrera jarraitu beharrean, ezker edo ekialderantz hartuko dugu Andraitz (1432m) tontorrera igotzeko. Ia 2 orduko igoera guztira. Niri udazkeneko giroak harrapatu ninduen goialdean eta txingorra ari zen une hortan.
Tontorra zapaldu eta Ezata aldera jeitsiko gara bide beretik jarraian Urdajamentu (1371m) tontorra egiteko. Euria ari zuen tarte horretan.
Honen ondoren igoera bide berdinari jarrituz jeitsko gara Oazurtzako leporaino, baina hemendik behera Oazurtzako txabolatara doan pistari jarritu beharrean goiko bidetik jarraituko dugu Menigarateko gaina alderantz eta hemendik behera Zegamako apeaderora itzuliko gara.

Waypoints
Car park
1,752 ft
Zegamako apeaderoa, amaiera puntua
You can add a comment or review this trail
Comments