Zizurkil: Arazolako bidea (Pr Gi117)+ Eskaltzu mendia
near Zizurkil, País Vasco (España)
Viewed 1633 times, downloaded 96 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide zirkularra: Zizurkil-Arazola lepoa-Ezkaltzu (508 m.)-Pagamendi-Basopetako aisiagunea (Aduna)- Pagoaga baserria (Aduna)-Salobeaga erreka-Zizurkil.
Zizurkil bi herriguneko udalerria da, Elbarrena eta Zizurkil. Elbarrena Oria eta Asteasu ibaien ondoan zabaltzen da non biztanleriaren kopuru handiena eta industrialdeak bertan daude. Zizurkil berriz jatorrizko herrigunea da, goi-ordoki batean kokatzen da, ibarraren gainean. Herrigune txikia da, Herriko Plaza, Eliza eta Udaletxea bertan dira, Elbarrenatik 1,5 kilometrora edo. Hainbat auzo eta baserriak ikusten dira sakabanaturik belardi, larre edo basoen artean landa eremu zabal eta erakargarria sortuz.
Ibilbide honen proposamena erraza bezain polita da. Pr Gi117 bideak Zizurkilen dauka abiapuntua eta amaiera. Adunako lurretatik ere igarotzen da ere bai. Herri eremuak ezagutarazteko Udaletxeak eskeintzen duen ibilbidetako bat da. Oso ondo balizatuta dago, argibide taulak, zutabe informatiboak eta abarrekin. Arazolatik Eskaltzura joan etorriko itzulia Pr Gi117 tik kanpo dago baina buelta hori egitea gomendagarria da oso. Bere tontor lauak, zuhaitzik gabea eta zabala, ibilbibide honen panoramika hobenak ikusteaz gain Eskaltzuko artamugarria eta elurzuoloa bisitatzeko aukera ematen du.
Bide garbiak eta zabalak dira, ibiltzeko erosoak. Zizurkildik Illarratxoetako iturriraino asfaltoko bidea da. Iturritik Arazolaraino hartxintxarrekoa baina kotxeak ibiltzeko modukoa. Eskaltzu muinoko bueltan lurra eta belarra dira nagusi, Arazolatik Zizurkilera bueltatzeko beherako joera du bide zabalak baina gorabeheratsua da, hartxintxar edo lurrezkoa (lokatz pixka bat aurki dezake tarte hontan). Zarate Bentako trikuharria bide zati honen baztarrean dago. Pagoaga baserrira jeisteko tarte bat bidezidor belartsu batetik doa ere bai. Ondoren Aduna eta Zizurkil arteko muga egiten duen Salobeaga errekara jetsi behar da (ibilbidearen kota baxuena). Zubia pasa eta gorantz jotzen du hasieran mendi pistak eta gero Iraola baserrira jeisten da. Aurrerantzean asfaltoko bidea izango da Zizurkileraino.
Zizurkilgoa landa eremu aparta da. Gipuzkoako mendigune asko ikus daitezke bidean zehar baina Ernioko mendigunearen gertutasunak nagusitasuna ematen dio paisaiari eta bistan izaten da denbora gehien. Horretaz gainTolosaldeko itsas bistak duten herri bakarrenetakoa dugu Zizurkil. Eguraldiak lagundu ezkero Arazola eta Eskaltzutik ikus daitezkeen panoramikak zoragarriak dira (Aia, Orio, Zarautz, Getaria eta Bizkaiko kosta aldera).
Txikibiltariekin egiteko aproposa, luze xamar akaso baina zaletasuna pizteko nahiko egokia, oso gomendagarria.
PD: Bide honen gune batzuk ezagutzeko alternatiba motzagoak badaude, Adunatik edo Zizurkildik joan etorriko txangoak eginez edo herri bide lokaleen sahiesbideak erabiliz; "Sl" bideak dira, marra berdea eta zuria dutenak, bidearen puntu batzuetan ikusten dira sinaleak. Bide hauetatik beste herrigune interesgarriak bisitatzeko aukera dago, baserri zaharrak, karobiak eta errotaren bat besteak beste.

Waypoints
Waypoint
0 ft
Azkarate, Pr-Gi117
Pr-Gi117
Waypoint
752 ft
Pr Gi117 bidezidor landaretsua
Calle
Intersection
840 ft
Zuzenean Pr Gi117 Ziuzurkil---Ezkerretik Pr Gi119 Adunara
Carretera sin pavimentar
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
I have followed this trail verified View more
Information
Easy to follow
Scenery
Easy
Bonita y fácil de realizar. Pistas cómodas en su mayoria