ZUMARRAGA-MANDUBIA-SANTA AGEDA-BIDANIA-MENDIKUTE-URKIZU-TOLOSA
near Aritz, País Vasco (España)
Viewed 118 times, downloaded 9 times
Trail photos
Itinerary description
Zeharkaldi honek duen zailtasuna luzera da, ez gainditu beharreko desnibela. Gainez gain egiten den ibilbidea da, porlanezko eta asfaltozko errepidea ere tartekatuz hainbatetan. Antigua, Kizkitza, Mandubia, Murumendi,... dira inguru batzuk zeharkatu beharrekoak Santa Engratzia mendatera iritsi arte. Hemendik hasten da Bidaniara, herrigunera, eramango gaituen hurrengo bidea. Bidaniatik, berriz, Mendikute gaina eta gaztelua dagoen lepora igotzea da helburua, eta bitartean Mendikute gaztelu zaharra ere bisitatu. Ondoren, Urkizu gainean dagoen antenatik pasatuz, Urkizu auzora iritsiko gara eta, hemendik, Tolosako erdigunera doan bidea hartuko dugu. Zeharkaldian ibilbide askorekin bat egiteko aukera dago, GRak tartean, eta guk geuk ere batzuk jarraituko ditugu. Ibilbide polita, eta paisaia askoren kontrasteaz gozatzeko aukera paregabea.
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments