Zumarraga - Murumendi - Intxurre - Tolosa
near Aritz, País Vasco (España)
Viewed 226 times, downloaded 14 times
Trail photos
Itinerary description
Trenean Zumarragara joan eta patxadaz Tolosaraino egindako ibilbidea.
Ikusmira ederrak Euskal Herriko leku askotarantz ibilbidean aurrera egin ahala.
Kuriosoa Kizkitzako baseliza ondoan dagoen "itsasargia".
Ibilbidea luzea den arren, ez du igoera gogor eta luzerik eta horrela, nahiko lasai egiteko modukoa.
ERNE 4 eta 23 waikpointetan:
4. puntuan GRa utzi eta Osinalde baserriko bidea hartu nuen konturatu gabe. GR-a jarraitu ezkero bide erosoagoa egiteko aukera izango zenuke, nik egindako bideak zailtasun handirik ez badu ere.
23. eta 24 puntuetan ( nondikan zatozenaren arabera ) nik bidezidorretan aurrera atzera ibili nintzen, garai batean zegoen bidearen bila. Oso itxia, zikina eta punturen batean arrisku txiki bat duen tokitik ere pasa nintzen. Egoskorkeriaz egin nuen, baina berez, luzeagoa izan arren, ERREPIDETIK BARRENA EGITEA GOMENDATZEN DIZUT.
Waypoints
04 - Bidegurutzea 1 ( GR - a jarraitu dezakezu )
Bidea
05 - Mutxitegitxiki ( hemen GR -arekin bat egin dut )
Mutxitegitxiki
08 - Berotegi
725 m
13 - Murumendi
868 m Murumendi Gipuzkoako erdialdeko mendi bat da, izen bereko mendilerroan kokatua, Beasain eta Itsasondokl udalerrien lursailetan, Goierri eskualdean. 867 metroko garaiera du. Aldamenean Usurbe mendia du. Euskal sineskeren arabera, Mari jainkosaren bizilekuetako bat da. Murumendiko gailurrean Burdin Aroko kastro edo herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte. Bestalde, tontorretik honako mendiak ikus daitezke: Usurbe, Txindoki eta Aralar, Ernio, Erlo, Aizkorri eta abar.
18 - ARGISAINGO SANTA MARINA
ALBIZTURKO AUZOA Hala ere, kuriosoa egiten da inguruko hainbat lurralde eta baserri Errezil, Bidania, Goiaz eta Beizamako auzo direla. Saiaz osatzen zuten herri hauek banatzean gertatu zen hori.
19 - Salarriaga
Bidea
You can add a comment or review this trail
Comments