Bisaurin hegoaldeko zirkuko korridoretik (Gusano)
near Aragüés del Puerto, Aragón (España)
Viewed 99 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Bisaurinen gailurraren hegoaldeko zirkuko korridore erraza. Interneten ikusi dugu "Corredor del Gusano" izena duela, nonbait.
Zailtasuna: beti bezala, norberaren eta elurraren egoeraren araberako zailtasuna du, baina ez da zaila. Hasierako tartea du tenteena, gero, hasi eta gutxira, harrizko irtengune motza du, tentexkoago (80º?), eta hortik aurrerakoa 45 - 50ºko inklinaziokoa.
Guk oso egoera onean harrapatu genuen. Dena ensanblean egin genuen (soka badaezpada), tarteka asegururen bat jarrita. Harrizko irtengunean, pausua aseguratu genuen, baina erraz pasatu genuen. Interneten ikusi dugu jendea sokarik gabe igotzen dela. Korridorearen irteera Bisauringo gailurretik oso hurbil dago, ia bertan.
Jaitsieran, pala nagusia oso izoztua zegoenez, ahal bezain laster Fetas aldera egin genuen jaitsiera, eta elurra gozagarri zegoen.

Waypoints
Comments (3)
You can add a comment or review this trail
Aupa Arriaundi! Oso ibilbide polita... harrizko irtengunea zein materialagaz asegurau daiteke?
Eskerrik asko Iñaki! Bada, gu torloju bat sartzen saiatu ginen, baina izotza usteldua zegoen eta atera egiten zen. Arrokan ez zegoen aukera handirik trabagailuak jartzeko. Azkenean behe aldean egindako bilgunetik aseguratu genuen, elurretako estaka batez. Baina oso motza da, eta erraza, pare bat mugimendutan pasatu genuen.
baliteke asteburuan hara joatea... mila esker informazioagatik!!!