Aizkorpe baliara: Segura-Zerain-Zegama
near Segura, País Vasco (España)
Viewed 919 times, downloaded 35 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide zirkularra: Goardi industria gunea-Errementari baserria-Zerain-Larraondo baserria-Bostaitzeta-Murgil zelaia aisiagunea-Zegama-Goardi.
Goardi industria gunetik Errementariazpi baserriraino errepidez. Lurrezko bidea izango da gero, Tellaetxe baserri aldera harizti eder batetik zeharkatuz. Tellaetxetik, Zerain pasa eta Larraondo baserriraino errepidez berriro. Larraondo baserritik aurrera hartxintxar eta lurrezko mendi bideak tartekatzen dira. Bostaitzetatik Oazurtza bideareen bidegurutzeraino lurra eta harrizko gorako mendi pista luzea eta zabala.
Mendigarate baserriaren inguruan hasi eta Arrieta baserrira iritsi arte oso senda politak daude. Kontu handiz jetsi beharrekoak eta halako bideetan ibiltzeko eskarmentu pixka bat eskatzen dutenak. Tarteka senda hauek mehartu eta aldameneko landaretza ikutzen zoaz. Nahiko teknikoak, harri haundi askokoak. Maratoia bidearen azkeneko 2´5 kilometro Zegamara jeisten doa.
Ibilbide honen azken txanpa, Goardira bueltatzeko, bidegorritik doa osorik.
Aizkorpe baliara ezagutzeko aukera motza eta polita. Orokorrean eta aipatutako Zegamako jetsiera kenduta nahiko bide erosoak daude, lokatz gutxirekin non tarte batzuk harri dexentekoak dira. Igoeran ankak ederki berotzeko tarteak badaude, hortzak iztutzera behartzen dituen horietakoak.
PD: Baliara hontan (Segura, Zerain, Mutiloa eta Zegama) mendi pista eta mendi bideen sarea oso haundia da, asko balizatutakoak. Txango hau luzatu edo zaildu nahi izan ezkero erantsi daitezkeen aukera paregabeak aurki ditzazkete inguru hauetan.

Waypoints
Intersection
0 ft
Bostaritzeta
Bostaritzeta
Intersection
722 ft
Errementariazpi baserria
Errementariazpi
Intersection
951 ft
Eskubitik Zerainera
Calle
Intersection
1,972 ft
Eskubitik maratoiaren bidera
Hondatutako Mendigarate baserria baino lehenxoago.
Car park
745 ft
Goardi industria gunea
Intersection
1,667 ft
Pista Forestal2
Pista Forestal
Waypoint
0 ft
Urrestierreka
Urrestierreka
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
Bostaritzetatik Mendigarate alderuntz aspalditik pasa gabe nengoen. Gaur berriro saiatu naiz eta ustekabean bidea erabat ostopatzen duen luizi batekin topo egin dut. Hiru harkaitz erraldoiak mendi magaletik erori dira. Ala ere ankak lurrean jarri eta modu txarrean pasa dut oso larri. Aurrerago ere, basa-lanak direla eta bidea lokatz pista bihurtu da, txirrinduaren gainean ezinean ibiliz. Bolada luze baterako arazo konpon ezinak.