Amurrio Kuxkumendi Aspaltza Larragorri Pagonabarra Babio
near Amurrio, País Vasco (España)
Viewed 107 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Amurriotik abiatuta Mariaka dorretik pasa eta Kuxkumendira igoko gara lehendabizi. Handik Aspaltza eta Larragorriko gailurretara joango gara eta ondoren Elexazarreko indusketa gunea bixitatuko dugu. Duela 2000 urteko landetxe baten aztarnak daude, nahiko ondo kontserbatuta. Bertatik Done Roke ermitara jaitsi eta Luxaondora joko dugu.
Bertako ermitatik abiatzen den bidetik Pagonabarraraino igoko gara. Gailur hau egin nahi badugu, azken 100-200 metroak oinez egin beharko ditugu derrigorrez, baina merezi du. Hemendik Izoriara jaitsiko gara Arrespalditzatik pasatuz, eta Babiora igotzea besterik ez zaigu geratuko. Amurriorako jaitsiera Mendeika eta Etxegoienetik egingo dugu.
Ibilbide polit eta erosoa, Amurrio eta Aiaraldeako gailur ezagun gehienaetara igotzen dena. Dena bide onetatik, txirrinda gainean egiteko modukoa, Pagonabarrarako azken 100-200 metroak izan ezik.
Zailtasun ertaina jarri diot luzera eta desnibelagatik, baina ez da teknikoa.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments