Andatza mendigunetik zeharkaldia. 2017-03-17
near Errota, País Vasco (España)
Viewed 1392 times, downloaded 23 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide zirkularra: Villabona-Zizurkil Elbarrena-Asteasu-Saskarate-Urritzabasogaiñeko lepoa-Zarateko Benta-Azarola lepoa-Eskeltzu-Andatzako bira-Abalotz erreka (Atxulondo)-Mareaga lepoa-Basopeta-Salobeaga erreka-Zizurkil-Zizurkil Elbarrena-Villabona.
Geologoek esaten dutenez Andatzako mendigunea Hernioko mendikatearen adar bat omen da. Andazarrate mendatean hasi eta ipar-mendebalderuntz Usurbileraino zabaltzen da. Ipar isurian Oria beheko herriak kokatzen dira. Aia, Orio Aginaga eta Usurbil. Hego isurian berriz Tolosaldekoak: Aduna, Zizurkil eta Asteasu.
Inguru hauetan mendi bide sare haundi bat dago. Aipatutako herri horietatik abiatuta mota askoko bideek zeharkatzen dute mendi hauek edozein norabidera. Bide batzuk oso ezagunak dira eta herri horien gertutasunagaitik asko erabiliak ere, Gr 34, Donejakue Bidea eta Pr Gi117 besteak beste.
Andatza mendigunea zeharkatzeko proposamen ezberdin asko daude ibiltarien eta mendi txirrindularien gozamenerako. Ibilbidearen luzera, desnibela eta zailtasun mahaia norberak aukera dezake.
Lerro hauetan proposatutako buelta aukera bat besterik ez da. Ez da hegoaldeko isurialdean sartzen eta Tolosaldekoak diren leku edo puntu interesgarrienetako batzuetatik pasatzen da: Saskarate, Zarateko Benta. Azarola, Eskaltzu, Andatzako bira, Abalotz erreka eta Basopeta besteak beste.
Villabonatik Asteasura bide gorria 4,5 km. Andazarrate mendateko aurreneko 1,5 km. egin ondoren Opinaitza baserrira doan porlanezko bide aldapatsutik beste 400 m edo. Ategorrietako lepora doan mendi bidea zakarra, eta desnibel haundikoa da. Garai hontan lokatz puntuak daude, zenbait tokietan trakzioren gabezia dela eta txirrindua bultzatzera eramaten zaitu; adar zatiak eta harri sueltoa dexente ere bai, nahiko gogorra. Astigarretako lepotik Saskarate baserrira berriz bide erosoa. Saskaratetik Gr 34 jarraituz Urritzabasogaiñeko lepora igo eta ondoren Zarateko bantara iristen da. Zarateko Bentatik Azarola leporaino hartxintxarreko eta porlanezko bideak daude. Eskaltzuko igoeran belarra eta harria aldapa gogor batean baina bide ona. Andatzako biraren bideak lurrezkoak dira eta desnibel gutxikoak.
Atxulondo zuloko jetsiera oso pikoa da eta nahiko zuzena. Sekula izan gabe nengoen puntu hortan eta beherago zubia ote zegoen ez nekien beraz erreka oinez pasatu nuen,arazorik gabe. Orain, ur asko ekarri ezkero zail xamarra ikusten dut ankak busti gabe pasatzea. Zulotik irteteko igoera bide balizatu batetik doa (SL Gi 27-Atxulondo burdindegiko herribidea) eta hemen ere, tarte oso gogorrak daude. Bide honetatik Aritzgurutzetako gainaren ingurura iristen da, Pr Gi 117 tik pixka bat jetsi ondoren ezkerretik utzi Mareaga lepora igotzeko. Mendi lepoa baino metro batzuk lehenago eskubitik behera doan Pr Gi 119 ( Basopetako bidea) hartu behar da. Jetsiera polita eta azkarra senda aldapatsu batetik. Basopetan berriro Pr Gi 117 kin bat egiten da. Bide hau jarraituz Zizurkilera iristen gera Salobega errekako zulotik pasa eta gero. Eta bukatzeko Zizurkilgo hilerriko bidetik igo ondoren Elbarrenara jetsi, azkeneko zati hau asfaltokoa delarik.
Zailtasun ertainaeko balorazioa jarri diot trackari, teknikoki berezitasun haundirik ikusi ez nituelako. Iritsi hauek nahiko subjetiboak izaten dira bainan zenbait puntietatik igarotzeko gutxieneko trebetasun eta ohitura eskatzen duen ibilbidea dela iruditzen zait. Negu parteko hezetasunak are eta gehiago galarazten ditu ahaleginak. Ibilbideko ehuneko hirua edo egin nuen txirrindua bultzatuz (leku ezberdinetan metatutakoa).
Landa eremu, basabide eta mendi larreak; erreka zulo izkutuak zein itsasaldeko eta barnealdeko panoramika ederrak daude ikusgai Andatzako mendigunetik. Oinez edo txirrinduaz gozatzeko parajea eta oso gomendagarria.

Waypoints
River
0 ft
Abalotz erreka
Atxulondo
Mountain pass
0 ft
Ategorrietako lepoa
Collado de Ategorrieta
Waypoint
0 ft
Bidegorri
Villabona - Zizurkil
Intersection
1,138 ft
Eskubitik
Carretera sin pavimentar
Intersection
0 ft
Eskubitik Saskaratera
Gorako mendi bide zakarra
Intersection
0 ft
Ezkerretik Abalotz errekako zulora
Carretera Local
Intersection
0 ft
Ezkerretik Pr Gi 117
Carretera Local
Intersection
0 ft
Ezkerretik Pr Gi117 Azarola bidea
Carretera Local
Intersection
0 ft
Ezkerretik Zizurkilgo hilerrira
Intersection
0 ft
Gi-2631 Andazarrateko errepidea
Gi-2631
Intersection
1,252 ft
Gr34-Donejakue bidea
Gr34-Santiago
Waypoint
1,112 ft
Bordaetxe (hondakinak)
Mountain pass
0 ft
Intsustasoro lepoa
Intsustasoro
Archaeological site
1,316 ft
Palankaleku Trikuharria
Indusketak egin gabeko trikuharria 2010an aurkituta, Bideak zati bat kendu zion.
Panorama
0 ft
Saskarate
Saskarate
Mountain pass
0 ft
Urritzabasogañeko Lepoa
Urritzabasogañeko Lepoa
Car park
0 ft
Villabona Zubiberriko aparkalekua
Mountain pass
1,417 ft
Ziortza Lepoa
Ziortza Lepoa
You can add a comment or review this trail
Comments