Anoeta-Andoain-Adarra-Mandoegi-Leitza-Areso-Gorriti-Arribe-Azkarate-Añi-Altzo-Anoeta
near Irura, País Vasco (España)
Viewed 929 times, downloaded 35 times
Trail photos
Itinerary description
Anoetatik hasi eta Anoetan bukatzen den ibilbide zirkularra. Anoetatik Andoainera errepidez joan ginen baina Billabonatik igo, Txertota ingurura eta handik Sorgin zubira jeitsi daiteke Adarrako igoerari ekiteko. Guk berriz Andoaingo herritik leitzaran bidea hartu eta Adarrako igoera hartu genuen.
Adarrara igo gabe Goizueta - Aranora doan pista hartu genun handik pistari jarrai eta azkenean Mandoegira iritsi ginen. Mandoegira igo gabe ondoko pistatik zeharka jarrai eta aurrerago ehiztarien bidea hartu genuen, oso bidetxur politta eta Urepel atzetik behera jeitsi ginen. Handik leitzalarre aldera jeitsiera egin genuen eta berriz gora pista gogor xamar batetik Arramia lepora eta handik Leitzara.
Leitzan berriz errepidea hartu genun Aresora joateko eta handik pista bat hartu eta Pagozelai aldera igo ginen handik Gorritira iristeko.
Gorrititik berriz Arribera jeitsiera, haseran pista antzeko batetik eta ondoren bidetxur batetik. Behin Arribera iritsita Azkarateko igoerari ekin genion errepidez eta ondoren Azkaraten pista hartu genuen Añiruntz. Añi pasa eta pagadi eder artean eta gora behera batzuk egin ondoren harrobi gainetik jeitsiera oso polittari ekin genion, arritsua den arren oso politta. Altzora iritsi ondoren azken jeitsiera Alegira. Handik bidegorriktik lehenbizi eta errepidez ondoren Anoetara itzultzeko.
Oso itzuli politta da, egun erdi batean egitekoa, errepide, pista eta bidetxurrak nahasten dituen itzulia baina jeitsiera guztiak oso toki polittetatik doaz. Oso gomendagarria. Esan beharra dago halare sasoian egotea exijitzen duela.

You can add a comment or review this trail
Comments