Activity

Areta-Orozko-Gorbea-Areatza-Lemoa

Download

Trail photos

Photo ofAreta-Orozko-Gorbea-Areatza-Lemoa Photo ofAreta-Orozko-Gorbea-Areatza-Lemoa Photo ofAreta-Orozko-Gorbea-Areatza-Lemoa

Author

Trail stats

Distance
32.57 mi
Elevation gain
6,194 ft
Technical difficulty
Very difficult
Elevation loss
5,843 ft
Max elevation
4,781 ft
TrailRank 
31
Min elevation
244 ft
Trail type
One Way
Time
6 hours 56 minutes
Coordinates
5972
Uploaded
June 11, 2022
Recorded
June 2022
Be the first to clap
Share

near Areta, País Vasco (España)

Viewed 44 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofAreta-Orozko-Gorbea-Areatza-Lemoa Photo ofAreta-Orozko-Gorbea-Areatza-Lemoa Photo ofAreta-Orozko-Gorbea-Areatza-Lemoa

Itinerary description

Aretako tren geltokitik hasita, Orozkoraino joan nintzen errepidetik.
Orozkon, zubi ondoan dagoen iturrian ura hartu (Camelbak osoa bete nuen -3L) eta handik, Areatza etorbidetik abiatu herriko irteera arte. Etorbide horren amaierako biribilgunean, 3.en irteera hartu, GR 123-ren marka zuri-gorriak edo marka zuri-horriak jarraitu.
Hasieran porlanazko errepide batetik igaro behar duzu, baina, momentu batean ezkerrerko desbideraketa hartu beharko oso zorrotza den lurrezko bide batetik.
Bide hori amaituta, pista batera heldu, ezkerrera egin, eta pista jarraitu eskuinerako lehen desbideraketa aurkitu arte. Pista hori jarraitu Urizar mendi-lepoaren parking-era heldu arte. Behin parkinean, ezkerrera egin eta gorantz doan pista jarraitu. Kurtzegan iruinarritik, bistak oso onak dira.
GR-aren markak jarraitu pistetako bide-gurutze batera heldu arte non GR-a gure ezkerrera utzi behar dugu eta eskuinera jo. Desbioa dago Egileor (1117m) mendi tontorretik gertu. Handik Nafakorta mendirantz abiatu behar gara. Hemen jaitziera polit (eta pixka bat teknikoa be) bat hasten da, pagadi baten albotik. Pista horrek Baia ibaiaren ibaiadar batek gurutzatuz, (GPS-a berriro martxan ipintzea ahaztu nuen - sorry) Gorbeako mendebaldeko igoerarekin lotzen du. Igoera hori zaila samar egiten da. Izan ere hiru handiak deituta mendi-lasterketa hemendik igarotzen da.
Behin Gorbeako gurutzean, zeozer jan eta beherantz jo. Aldaminerantz. (ipurdia atzerantz botatzen ez badakizu edota balaztak ondo baldin ez badituzu hobe oinez jeiztea). Aldamineko mendilepoan, eskuinera joko dugu. Bide hori jarraitu, Aldamiñape aterpea aurkitu harte. Bertan pista hartu, (hartxintxazkoa lehen, porlanazkoa gero) bigarren parkinera heldu arte. Han, ezkerrerantz doan pistatik, Areatzaraino heldu zaitezke.
Behin Areatzan Lemoara joan nintzen bertan trena hartzeko eta listo.
Ibilbide polita bezain zorrotza. Fisikoki ondo egon behar zara aurkituko dituzun aldapak igotzeko. Teknikoki ez da oso zaila, Gorbea-Aldamin-Aldaminape jeitzieran dago zailtasun tekniko bakarra.

Comments

    You can or this trail