Arrasate - Aloña - Arrasate
near Arrasate / Mondragón, País Vasco (España)
Viewed 1686 times, downloaded 35 times
Trail photos
Itinerary description
Gaurko honetan mendiko bizikleta hartu eta Arrasatetik Aloñara joan-etorria egin dugu. Arrasatetik Oñatira joateko bide gorria erabili dugu. Arrasatetik Elorregira trenbide zaharraren hainbat tuneletatik pasatu gara eta ondoren Oñatira Zubillagatik barrena. Oñatiko saihesbidetik Arantzazuko igoera hartu dugu. Arantzazurako bidean Aloñako gurutzea ikusten da, eta ondorioz igo beharreko garaiera. Honetaz gain Mugarriluzeko haize-errotak, Araotz, Andarto, Aitzulo...
Arantzazurako igoeran ezkerretara dagoen harrobia pasa eta gero, ezkerretara dagoen bidea hartu dugu. Lehenengo Gomiztegi Artzai Eskola ondotik pasa gara eta aurrerago Durutik. Mendi bidea jarraituz denbora guztian aldapa gora segiz Aloñako gurutzera iritsi gara. Benetan igoera ederra da eta bidelagun aparta!
Aloñatik Arrasaterako itzulera bide beretik egin dugu, baina igoera baino azkarrago ;-)

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments