Arrasate - Murugain - Untzilla - Urkulu - Larriño - Bedoña - Kurtzetxiki - Arrasate
near Uribarri, País Vasco (España)
Viewed 2344 times, downloaded 104 times
Trail photos
Itinerary description
IBILBIDEA
Lehenik Murugain mendia igo genuen Arrasatetik, arrazoi batengatik GPS-ak Murugainen igoera ez zuen ondo hartu, baina beste guztia ongi dago. Eskerrak ez dagoela galtzeko arriskurik mendi hau igotzen, zeren eta bidea oso ongi markatuta dago eta pista zabal bat dago puntaraino. Murugain puntara igo ostean Untzilla auzora jaitsi giñen eta mendi errepide batetik jaitsi giñen Aretxabaleta herrira. Bertatik bidegorria hartu eta Urkulu urtegira joan giñen, honi buelta bat eman genion eta gero mendi bide batetik Larriño auzoraino igo giñen. Bertan deskantsatu genuen eta mendi pista bat hartuz Bedoña auzorantz jarraitu genuen ibilaldia. Bedoñatik pista bat hartu genuen Kurtzetxikiraino eta azkenik bertatik beste pista bat hartu genuen Arrasate herriraino. Ibilbide honetan ikusten diren paisaiak izugarri politak dira. Murugainetik adibidez Euskadiko tontor garrantzitsuenak ikusten ziren. Adibidez: Anboto, Gorbea, Kurtzebarri, Udalaitz, Aizkorri... Eta ibilbidearen zehar paisaia ikaragarri polita da. Untzilla bidean basoak egiten dituen formak horren adibide garbiak dira.
URRATSEZ URRATS | WAYPOINT
[km 0.0] Hasiera Arrasatetik | HASIERA
[km 2.6] Murugaineko iturria | ITURRIA
[km 3.9] Murugain igotzen ateratako argazkia | BIDEKO PANORAMIKA
[km 4.4] Murugaineko tontorra | MURUGAIN
[km 4.4] Murugaineko totontorretik panoramika | MURUGAINETIK PANORAMIKA
[km 7.3] Untzilla bideko iturria | ITURRIA
[km 8.8] Untzilla auzoa | UNTZILLA
[km 10.5] Elexondoko eliza | ELEXONDO
[km 16.4] Urkulu urtegia | URTEGIA
[km 22.5] Larriño auzoa | LARRIÑO
[km 24.6] Bedoña auzoa | BEDOÑA
[km 25.9] Kurtzetxikiko tontorra | KURTZETXIKI
[km 25.9] Kurtzetxikiko tontorretik panoramika | KURTZETXIKITIK PANORAMIKA
[km 30.27] Arrasaten amaitu | AMAIERA
BESTE IBILBIDE BATZUK INGURUAN
- Arrasate - Udala - Besaide - Lezetxiki - Garagartza - Arrasate
- Arrasate - Kurtzeberri - Arrasate
Gustatuko zaizuen itxaroan.
Waypoints
Murugaineko iturrixa
Murugaineko iturrixa. Mendira igotzeko bide erdian aurkitzen da.
Murugaineko tontorra
Murugain Araba eta Gipuzkoa artean dagoen mendia da, Debagoienean dagoena. Tontorrean burdinezko gurutze eta antena handi bana ditu. Mitologiaren arabera, herensugea hemen bizi izan zen, Arrasateri beste izena ematen: Mondragón edo monte del dragón ('herensugearen mendia', alegia).
Untzilla bideko iturrixa
Hau Murugain jaisten den bidean, ia Untzillan kokatzen den iturrixa da.
Urkuluko urtegia
Urkulu Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen urtegia edo uharka da, Debagoienako eskualdean eta Aretxabaletako udalerriaren barne. Zehazki, Larrino, Aozaratza eta Goroeta auzo eta Kortaburu, Markiategi eta Urrexola auzune aretxabaletarrek inguratzen dute.
Larriño
Larrino Aretxabaletako (Gipuzkoa) auzoa da, herrigunearen ekialdean kokatutakoa. Auzoaren hegoaldean Urkuluko uharka zabaldurik dago. Iparraldean Bedoña (Arrasate), ipar-mendebaldean Oro, mendebaldean Aretxabaletako erdigunea (2 kilometrotara) eta ekialdean Zañartu (Oñati) ditu mugakide.
Bedoña
Bedoña Arrasateko (Gipuzkoa) hegoaldean dagoen auzoa da, baserri girokoa, 1966. urtera arte Aretxabaletako udalerrian barne zegoena. Izan ere, herri horren muga kokatuta dago Urkuluko uharkatik gertu alde batetik, eta bestetik, San Andres (Arrasate) eta Zubillaga (Oñati) auzoen ingurunean. Auzoa, halaber, Arantzazurako bide zaharrean dago, artzainek eta erromesek antzinatik ibilia.
Kurtzetxikiko tontorra
Kurtzetxiki Arrasaten kokatuta dagoen mendia da. 531 metroko altuera du. Bertara Bedoña auzotik joan daiteke, besteak beste.
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
I have followed this trail View more
Information
Easy to follow
Scenery
Moderate
..........