Activity

Azpeitian-Azkoitian Japoniarra 07-09

Download

Trail photos

Photo ofAzpeitian-Azkoitian  Japoniarra 07-09 Photo ofAzpeitian-Azkoitian  Japoniarra 07-09 Photo ofAzpeitian-Azkoitian  Japoniarra 07-09

Author

Trail stats

Distance
24.39 mi
Elevation gain
1,181 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
1,772 ft
Max elevation
984 ft
TrailRank 
42
Min elevation
984 ft
Trail type
One Way
Coordinates
632
Uploaded
May 6, 2009
Recorded
July 2008
Be the first to clap
Share

near Salbe, País Vasco (España)

Viewed 10971 times, downloaded 16 times

Trail photos

Photo ofAzpeitian-Azkoitian  Japoniarra 07-09 Photo ofAzpeitian-Azkoitian  Japoniarra 07-09 Photo ofAzpeitian-Azkoitian  Japoniarra 07-09

Itinerary description

Ikasberri Azpeitiko Ikastolako DBH 2ko ikasleak, 07-08 eta 08-09 ikasturteetan ere, Kutxak babesten duen "berde-berdea" programaren barruan, landare inbaditzaileen ikerketa lanari jarraipena eman nahi izan diogu. Herrian eta ibaitik kanpo, Poligono Japoniarra zein lekutara hedatu den ikusi dugu eta gune hauek, GPSaren laguntzaz kokatu egin ditugu. Hemen ez dira dauden gune guztiak (waypointak) azaltzen, askoz gehiago daude. Denak ikusi nahi izanez gero, "berde-berdea" programan ikus ditzakezue.
Aurtengo kanpainaren barruan, Foru Aldundiari eta, Azpeitiko eta Azkoitiko Udaletako ingurumen arduradunei, 3 zerrenda helaraziko dizkiegu, inguruan ditugun 3 landare inbaditzaile nagusienen kokapenekin: Poligono Japoniarra, Panpa Lezka eta Buddleja Davidii. 08-09 ikasturtean, baita ere, gai honetaz interesa duen edonorri, Aranzadi Zientzia Elkarteko Bonanika Sailekoek azaldu diguten inbaditzaile honen aurkako PROTOKOLOA, ezagutaraziko diogu komunikabideen eta hitzaldi baten bidez. Japoniarraren aurka aritze honetan eta kanpaina honen barne, Foru Aldundia, horretarako baimena eman duten lurjabe pribatuei, laguntzeko prest azaldu da.
Herritarron eta erakundeen arteko elkar lana bultzatuz, geurea dugun Urola bailararen BIOANIZTASUNA zaindu nahi dugu, gure natur-altxorra baita.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 432 ft
Photo ofZuazola kalea

Zuazola kalea

Bidea zabaltzeko eta espaloia egiteko mendi maldari lurra kendu zitzaion. Lur mugituak egokiak dira inbaditzaileentzat: Poligono Japoniarra.

PictographWaypoint Altitude 325 ft
Photo ofIzarraitzen magalean

Izarraitzen magalean

Belarrak mozterakoan, tresneriak zerikusi handia du. Errizoma zatitxoak erraz leku aldatu daitezke, landare berriak sortuz.

PictographMountain hut Altitude 291 ft
Photo ofAZPEITIKO IKASTOLA IKASBERRI Photo ofAZPEITIKO IKASTOLA IKASBERRI Photo ofAZPEITIKO IKASTOLA IKASBERRI

AZPEITIKO IKASTOLA IKASBERRI

07/08 eta 08/09 ikasturteetan, DBH 2ko ikasleek, LANDARE INBADITZAILEEI buruz ikerketa eginten jarraitu dute, bereziki POLIGONO JAPONIARRAri buruz. 2009. urtean prestatutako kanpainaren barruan, Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Saileko partaideak diren Lorena Iriartek eta Mari Azpirozek prestaturiko PROTOKOLOA, herritarrei ezagutarazteko ekimenak burutu dituzte: komunikabideetan eta hitzaldi baten bidez. Ingurumenaren partaide garenez, berau zaintzeak, benetan merezi du.

PictographWaypoint Altitude 342 ft
Photo ofBaserria

Baserria

Lur berria ekartzen denean, ez dadila inbaditzailez kutsatuta egon ziurtatu behar da.

PictographWaypoint Altitude 268 ft
Photo ofUrbanizaziotako berde-guneak

Urbanizaziotako berde-guneak

Belardietan ere gustora Japoniarra. Azken urbanizazioak gauzatzerakoan, lorategia edo berdegunea izango dena, inbaditzailez (Japoniarra) kutsatutako lurraz betetzen dira edo bertan aritu diren lan tresnak, lur kutsatuetan aritu ondoren errizomak leku berrian utzi dituzte.

PictographWaypoint Altitude 406 ft
Photo ofSagazti Zahar

Sagazti Zahar

Bide berriak ireki behar direnean, makina ugari ibiltzen da bertan. Hauen gurpilak, hortzak,.. beste leku bateko lurra ekar dezakete. Japoniarraren kasuan, errizoma gramo batek landare berria hazi dezake. Zein zabalkuntza erraza!

PictographWaypoint Altitude 176 ft
Photo ofLasaoko Tren Geltokia

Lasaoko Tren Geltokia

Leku eguzkitsu hau oso aproposa Poligono Japoniarra erraz hedatzeko.

PictographWaypoint Altitude 268 ft

Etxe inguruak, lorategi?

Etxe inguruak zaintzea, orain arte behintzat, "belarrak" moztearekin soilik gauzatu dira, Japoniarraren hedapena erraztuz. Protokoloa ezagutzea ezinbestekoa dugu inbaditzaile honen aurka aritzeko.

PictographWaypoint Altitude 317 ft
Photo ofLorategiak

Lorategiak

Lorategi honetara, lur berria ekarri zenean, gutxi izan arren, Japoniarraren errizomak ekarri ziren. Orain, kimu berriak irten ahala, aitzurrez kentzen ahalegindu behar da, sustrai eta guzti, protokoloko 1.metodoa eraginkorra izan dadin.

PictographWaypoint Altitude 286 ft
Photo ofMunategi

Munategi

Ibaitik urruti dagoenez, protokoloko 4. metodoa eraginkorra gerta daiteke: lehenengo ateraldian moztu eta ondoren, loraldian edo hostoak oso garatuak dituenean herbizidaz pulberizatzea.

PictographWaypoint Altitude 327 ft
Photo ofAutoeskola parean Photo ofAutoeskola parean

Autoeskola parean

Edozein ertzetan, Japoniar sortak ikus ditzakegu.

PictographWaypoint Altitude 265 ft
Photo ofLoiolako ibilbidean, zuhaitz ondoan Photo ofLoiolako ibilbidean, zuhaitz ondoan

Loiolako ibilbidean, zuhaitz ondoan

Zuhaitzari kalte gutxien egiteko, protokoloko 3. metodoa erabili beharko litzateke: lehenengo ateraldian moztu eta ondorengo errebrotean, zurtoinak nahiko lodiera duenean, herbizidarekin injekzioa aplikatu zurtoinaren barrenetik gora, 5cm.tara.

PictographWaypoint Altitude 440 ft
Photo ofAzkoitiko zeharbidean, Martirietako tunel inguruan.

Azkoitiko zeharbidean, Martirietako tunel inguruan.

Eguzki aldera dagoen tunelaren alde honetan, asko ugaritu da Poligono Japoniarra.

PictographWaypoint Altitude 283 ft

Lorategian

19-jun-08 10:43:27

PictographWaypoint Altitude 338 ft
Photo ofAxiri edo Eroskiko biribilgunea

Axiri edo Eroskiko biribilgunea

Sorta ederra hemen ikus daitekeena. Herbizidaz pulberizatzea egokia litzateke.

PictographWaypoint Altitude 280 ft
Photo ofLoiolako txabola

Loiolako txabola

Bertan, Japoniarraren 4 edo 5 bat sorta aurki daitezke.

PictographWaypoint Altitude 279 ft
Photo ofJesus Mariatako horma ondoan Photo ofJesus Mariatako horma ondoan

Jesus Mariatako horma ondoan

Oso ugaria ez izan arren, herbizidaz pulberizatzeko egokia.

PictographWaypoint Altitude 293 ft

Bidertzean

19-jun-08 10:31:26

PictographWaypoint Altitude 255 ft
Photo ofIKERKETA EREMUA Photo ofIKERKETA EREMUA Photo ofIKERKETA EREMUA

IKERKETA EREMUA

07-08 ikasturtean datu bilketarako eta plastiko beltza izan zezaken eragina aztertzeko, 42 metro karratu estali genituen. 08-09 ikasturtean beste 90 metro karratu behar izan ditugu eremu guztia estaltzeko. Udaletxeko langileek lana burutzen lagundu digute. Ondorioak aztergai ditugu.

PictographWaypoint Altitude 298 ft
Photo ofBaratzeetara  Japoniarra sartzen Photo ofBaratzeetara  Japoniarra sartzen

Baratzeetara Japoniarra sartzen

Ibaietatik/erreketatik edo Poligono Japoniarra dagoen lurretatik erraz hedatzen da landare inbaditzaile hau, batzuetan, pertsonen eraginez.

PictographWaypoint Altitude 316 ft
Photo ofAzkoitiko Santutxoaren bi aldetara

Azkoitiko Santutxoaren bi aldetara

Arbusto azpian dagoenez, egokiena herbizida duten injekzioak aplikatzea litzateke.

PictographWaypoint Altitude 258 ft

Bidegorria

13-jun-08 10:39:18

PictographWaypoint Altitude 254 ft

ZapoTxoko

11-jul-08 18:43:29

PictographWaypoint Altitude 291 ft
Photo ofEnparangaingo negutegiak

Enparangaingo negutegiak

Baratzetan kontu handiz ibili behar da herbizida aplikatzerakoan. Injekzioa izango litzateke metodorik ziurrena.

PictographWaypoint Altitude 262 ft

Garmendi

13-jun-08 10:47:27

Comments

    You can or this trail