Activity

Berriz 2024

Download

Author

Trail stats

Distance
21.12 mi
Elevation gain
3,494 ft
Technical difficulty
Very difficult
Elevation loss
3,494 ft
Max elevation
2,004 ft
TrailRank 
47 5
Min elevation
474 ft
Trail type
Loop
Time
2 hours 59 minutes
Coordinates
375
Uploaded
January 7, 2024
Recorded
November 2023
  • Rating

  •   5 3 Reviews

near Olakueta, País Vasco (España)

Viewed 870 times, downloaded 65 times

Itinerary description

BERRIZ BTT 2024:
Lehenik eta behin, beti bezala, eskerrak eman nahi dizkizuegu martxa hau antolatzea posible egin duzuen guztiei, eta agur bero bat BTT-a maite duzuen guztiei.
Azken urteotan oso eguraldi eskasa izan dugunez, aurten egun eguzkitsu bat izatea merezi dugu!
Urtarrilean da gure martxa eta hotza ekiditeko, perfila gorabeheratsua da eta gehiengo altuera 611m-koa da (Jandoramendi inguratzerakoan). Bestetik, egun euritsuetan diseinatu dugun arren, gure bizikletek nahiko txukun amaitu dute.
Urtero moduan, nobedaderen bat sartzen saiatu gara. Jaitsierak, endureroak ez diren arren, bere zailtasuna edo eta bere dibertigarritasuna, segun zelan begiratzen den, badute.
20.kilometroan, erabaki garrantzitsu bat hartu beharko duzue. Gallandara igo (igoera motza baina gogorra) eta bere jaitsiera polita egin, edo Berrizerantz itzultzen hasi.

Ibilbidea: Olakueta- Garai- Forestal- Aska inguruak- Jandolamendi inguratu- Maumeko Ataria- Lasiar- Areatzagane- Gallanda- Forestala- Garai- Sarria- Eitua- Olakueta
Distantzia: 33,3 km
Desnibel metatua: 1066m
Gehieneko altuera: 611m

0km – 11km (irabazitako igoera metatua - 650m) Olakueta- Garai- Forestal- Aska inguruak- Jandolamendi inguratu
Garairaino, asfaltatutako auzo bideak eta hemendik Jandolamendi inguratu arte ahalik eta pista garbienetatik joaten saiatu gara. Puntu honetan, 11 km eginak izango ditugu, ia pilatutako desnibel guztia eginda (650m) eta ibilbidearen punturik altuenean egongo gara (611m).
11km – 19km (irabazitako igoera metatua - 700m) Behin Jandolamendi inguratu- Maumeko Ataria- Lasiar- Areatzaganeko pistaren beheko puntuan
Maumeko atarira iristeko bidea, nobedade bat izango delakoan gaude. Behin Maumeko ataritik, Areatzaganeko pistaren beheko puntuano, GR a jarraituko dugu (ia ia Goiuria-Garai errepidea zapaldu arte)
19km – 20km (irabazitako igoera metatua - 825m) Areatzaganeko igoera
Pistako kilometro honetan, 317m alturan egotetik, 442 metro egotera pasatuko garenez igoera gogortsua da
20km – 21,6km (irabazitako igoera metatua - 936m Areatzagane - Gallandara- Areatzagane
Gallandako ikurrinarte, kilometro erdia, 442 m alturan egotetik, 553 metro egotera pasatuko garenez, oso igoera gogora da. Dena den, indarrak izan ezkero, beti ez dugu izaten aukerarik bizikletaz gailurretaraino igotzeko. Jaitsiera ere, oso polita da.
21,6 - 33,3km(irabazitako igoera metatua 1066) Aretzagane – Forestala - Garai-Sarria – Eitua -Olakueta
Hemendik Berrizeraino, jaitsierak izango dira nagusi. Hemen ere, eta Garai arte batez ere, jaitsieretaz gozatzeko aukera edukiko dugu. Azkenik, Isuntza Behetik pasa eta BI-633 errepidea azpitik gurutzatu eta Eituako industrialdetik Berrizera itzuliko gara.
Honenbestez, ibilbide polit bat gelditu zaigula pentsatzen dugu eta zuekin disfrutatzea gustatuko litzaiguke. Euri askorik egiten ez badu zoragarri egongo dira pistak eta euria egiten badu ere, lehen esandako moduan, bizikleta gainean egiteko modukoa.
Oharrak:
• Ez dira bi ibilbide egongo, luzea eta motza; laburtzeko aukerak egongo dira horren ordez:
-Forestal inguruko mendi pistak ekiditu eta errepidez igo
-Aretzagane igo barik, errepidez helmugara itzuli (Garaitik)
-Gallandara igo barik, Forestalarera zuzen joan
-Foestalean gaudela, mendiz Garaira jaitsi ordez, errepidez jaitsi
• Abitulliamientua, 19.km an izango da (ura besterik ez)
Animatu eta etorri!!!

Comments  (5)

  • Photo of Alluitz_
    Alluitz_ Jan 14, 2024

    Enhorabuena a la organización. El recorrido ha estado genial. Bonitos senderos y bajadas para disfrutar. La organización de 10. Encima gratis. Que más se puede pedir.

  • Photo of David R.L
    David R.L Jan 14, 2024

    I have followed this trail  verified  View more

    💪💪💪

  • Photo of Alluitz_
    Alluitz_ Jan 14, 2024

    I have followed this trail  View more

    Enhorabuena a la organización. El recorrido ha estado genial. Bonitos senderos y bajadas para disfrutar. La organización de 10. Encima gratis. Que más se puede pedir.

  • Esurbi Jan 14, 2024

    I have followed this trail  verified  View more

    BUENA RUTA

  • Richar HH Jan 19, 2024

    Eskerrik asko. Muy entretenida y asequible pa inicio de temporada.

You can or this trail