Activity

BTT-Legazpi-Trapaleta-Arranoaitz-Tubobide

Download

Trail photos

Photo ofBTT-Legazpi-Trapaleta-Arranoaitz-Tubobide Photo ofBTT-Legazpi-Trapaleta-Arranoaitz-Tubobide Photo ofBTT-Legazpi-Trapaleta-Arranoaitz-Tubobide

Author

Trail stats

Distance
23.78 mi
Elevation gain
4,475 ft
Technical difficulty
Difficult
Elevation loss
4,475 ft
Max elevation
2,875 ft
TrailRank 
32
Min elevation
2,875 ft
Trail type
Loop
Time
6 hours 11 minutes
Coordinates
3296
Uploaded
April 7, 2023
Recorded
April 2023
Share

near Olaberria, País Vasco (España)

Viewed 85 times, downloaded 3 times

Trail photos

Photo ofBTT-Legazpi-Trapaleta-Arranoaitz-Tubobide Photo ofBTT-Legazpi-Trapaleta-Arranoaitz-Tubobide Photo ofBTT-Legazpi-Trapaleta-Arranoaitz-Tubobide

Itinerary description

Gaur Euskal Herriko Mendien Katalogoko gailur batzuk egitearren, Legazpitik Tubobidera joan naiz; polit bezain gogor atera den 40 km inguruko ibilbidea eginez, aldapez josia, baina Aralar, Aizkorri de Durangaldeko ikuspegi ederrekin.

Hala, Atagoitiko lepotik Goitegimendi eta Trapaleta zapaldu ditut lehenen, enduro jaitsiera baten ondoren Irazola baserri polita ezagututa. Lepora bueltatu, errepidea pixkat jarraitu, eta Aizalekuko gailurrera abiatu naiz esplorazio lanak eginez mendian zehar, igoera gogorrak Aizaleku II trikuharrira eramanez gailurra zapaldu baino lehen.

Beste jaitsiera polit baten ostean, GR 286ak Aztiriara eraman nau eta ondoren GR 283a jarraitu dut Haizpuruko bordatik igaro eta lepo batera iristeko. Han, lehenengo Aizpuruko gailurraren bila abiatu naiz eta ondoren Otañukora, azken metroak bultzaka eginez; baina gailurra guztiz ederra da.

Mendilerroa jarraituz, hurrengo legora jaitsi eta Salobieta eskuinean laga dut, bidezidor eder batetik Eluztizainera hurbiltzeko. Beste lepo batera jaitsi eta PR Gi 300ak Oamendira gidatu nau aldapa belartsuan zehar. Gailurrean izen bereko trikuharria eta aterpe irekia.

Konturatu gabe Arripillata ondotik igaroko gara, ondoren pista zeharkatu eta Irumugarrieta tumulo ondotik igarota Arranoaitzera igotzeko. Aizkorri aurrez aurre dugu.

Hurrengo "oztopoa" Elortxiki gailurra izango da, bultza egin beharreko aldaparekin; honek ere badu aterpe irekia. Oazurtzako gailurrera joan etorria egin ondoren, PR Gi 300 bidea jarraituz Tubobide xendra zirraragarritik abiatu naiz, aparta! Teknikoa, sakanak saihestuz.

GR 283arekin bat egiterakoan, Barrendiolako urtegira jaisteko erabili dut, eta ondoren Brinkolatik eraman nau errota eta burdinola zaharren artean, Mirandaolara iritsi naizen arte. Hau bai burdinola polita! Hortik Legazpira amen batean, itzuli ederra!

Comments

    You can or this trail