Elgoibar, Ermua, Goierri, Aixola, Elgeta, Kanpazar, Iguria, Abadiño
near San Antolin, País Vasco (España)
Viewed 1462 times, downloaded 13 times
Trail photos
Itinerary description
Lehen zatia, Elgoibartik Ermura, errepidez egin da.
Ermuan, Eitzaga auzora igotzen dan pista hartzen da. Porlanezko zorua duen pista honek, Areitio gain parera eramango gaitu, Goierri auzora hain zuzen ere.
Bertatik, Elgetara doan harrizko pista hartuko dugu. Aixola urtegia parean dugunean, harrizko pista utzi eta urtegira jaitsiko gara baso-bide estu eta oso labankor batetik.
Aixola inguratzen duen pistara aterata, eskuinera egin eta urtegiaren atzeko muturrean, Elgetara zuzen-zuzen eramango gaituen pista aldapatsua hartzen da.
Elgeta zeharkatuta, Anzuategiko bidea hartu eta arrasto zuri-horiak bideari ekingo diogu. Hasiera honetan, bizikleta bultzatu egin beharko dugu zenbait lekutan. Paraje ospela denez, putzuak ere ugari izango ditugu Kanpazarrerako bide honetan. Elgetatik Kanpazerrera doan errepide generaletik ere metro gutxi batzuk egingo ditugu, berriz ere baso-bidera sartzeko.
Kanpazartik Elorriorako errepidea hartu beharrean, Iguria auzora jaisten den pista hartu dezakegu. Nahiko pista autsia da eta azken metrotan, AHT-ren lanak direla eta, jatorrizko bidetxoa autopista bihurtu dute.

You can add a comment or review this trail
Comments