Fao - Andraka - Jata - Urizamendi - Armintza - Ermua - Fao
near Fao, País Vasco (España)
Viewed 28 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Fanotik abiatu naiz, errepidez Larrakoetxea nekazal turismotik Andrakara. Han ezkerretara hartu dut. Goietan auzorantz. Bertan errepidera atera baina berehala eskuinera hartu dugu harako igoera hasteko. Igoera zaila da bizikleta gainean egiteko, ez malda bereziki gogorrak dituelako (hasierako aldapa oso gogorra da), baizik eta lurra nahiko gaizki dagoelako, harri asko pitzadura handiak leku batzuetan. Tarte batzuk oinez egin behar izan ditut nik. Jatako antenatik gailurrera ere oinez egin dut, baina zati laburra da, eta gero merezi du jaitsiera polita egitea. Jatan behera berriz ere basotik, oso polita, lokatza tarte batzuetan.
Jata jaitsita berriz ere Goieta auzoa gora hartu dut, oraingoan Urizamendi aldera, eta gero behera Armintzara. Hemen ere adi jaitsieran, lokatzarekin batez ere.
Azkenik, Armintzako irteeran eskuinera eta gora Ermua mendirantz. Hemen aldapa oso gogor pare bat daude hasieran, eta tartearen batean bidea nahiko zail jartzen da. Ermua pasa ondoren Fano baserria baino pixkat aurrerago jaitsi gara, Uresaransetik igotzen den bidera atera arte. Hortik behera Fanoko errepidetik.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments