Idiazabal- artteitta- atxurbi- dantzaleku- idiazabal
near Idiazabal, País Vasco (España)
Viewed 395 times, downloaded 18 times
Trail photos
Itinerary description
Oso bide polita Idiazabalgo parajeetan. Atxurbi mendira igotzeko bide egokia oraindik mendiko bizikletan asko ibili ez direnentzat edo erraz xamar joan nahi dutenentzat.
Benta txikitik ezkerretara hartuz eta baserriz baserri Garakola aldera helduko gara. Hurrengo kilometroan pasatu beharko dugu aldaparik gogorrena Lontxoren txabola deiturikoan. Dena dela, Urtsuarango bidegurutzera jaitsi baino lehenago ezkerretara hartu ondoren hasieran aldapa nahiko gogorra igaro ondoren, 650-700 metroak harrapatu arte baso artean igarotzen den pista batean joango gara.
Aldapa ez da hain gogorra eta eramangarriagoa da Artteittara iritsi arte. Gainera, itzalpean joatea bero egunetan abantaila paregabea da. Hori gutxi ez eta, bide bazterrean perretxikuren bat batzeko aukera izan daiteke.
Behin Artteittara igota Atxurbiko gainera iritsiko gara Ataun eta Idiazabal zatitzen dituen mendiaren tontorretik. Ondoren egindako jaitsiera pistetaik denez ez du teknika gehiegirik behar.

Comments (1)
You can add a comment or review this trail
Oso buelta politte eozeiñ eunetan etteko!!