Activity

Ikaztegieta-Ibaieder 2

Download

Trail photos

Photo ofIkaztegieta-Ibaieder 2 Photo ofIkaztegieta-Ibaieder 2 Photo ofIkaztegieta-Ibaieder 2

Author

Trail stats

Distance
25.97 mi
Elevation gain
3,809 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
3,809 ft
Max elevation
2,181 ft
TrailRank 
47
Min elevation
290 ft
Trail type
Loop
Time
4 hours 46 minutes
Coordinates
4148
Uploaded
September 9, 2017
Recorded
September 2017
Be the first to clap
Share

near Ikaztegieta, País Vasco (España)

Viewed 554 times, downloaded 22 times

Trail photos

Photo ofIkaztegieta-Ibaieder 2 Photo ofIkaztegieta-Ibaieder 2 Photo ofIkaztegieta-Ibaieder 2

Itinerary description

Ibilbide zirkularra: Ikaztegieta-Aldaba-Lopetegi-Jangoain mendi lepoa-Sta Marina errepidea-Etxetxo baserria-GR 34 (porlanezko bidea)-Zeazola erreka-Ibaieder urtegia-Pagorriaga-Domingo lepoa-Lizardi-Berostegi auzoa-Ikaztegieta.

Murumendi mendigunean dagoen mendi bide sareak mendi txirrinduan aritzeko aukera zabala eskeintzen du. Oria baliaratik naiz Urolako arroatik egin ditzazkete txango ezberdinak. Auzo errepide eta porlanezko pistak daude, baita mendi bide erosoak eta senda xumeak ere. Edozein baliararen sakonatik mendigunearen goiko partea zeharkatu nahi izan ezkero desnibel dexenteko aldapak gainditu behar dira eta hori da bide sare honen ezaugarri nabarmenena.

Ikaztegietatik abiatuta Ibaieder urtegira joan etorriko ibilbidea proposatzen da track hontan. Mota ezberdineko bideetatik igarotzen da. Asfalto eta porlanezko bideak, hartxintxarreko pistak eta bestelako mendibide eta senda mota tartekatzen dira ibilbidean zehar.

Luzera ertaineko buelta izan arren desnibela pilatzen da. Ibilbidearen zati batzuk lauak dira bainan aldapa nahiko luzeak igo eta jetsi behar dira, bere perfilak adierazten duen bezela. Tarte batzuk neketsuak eta besteak aski teknikoak izan daitezke.

Hiru zati dira, nere ustez ibilbide hontan aipatu beharrekoak. Etxetxoko aldapan baso lanak direla 300 bat metroko luzeran zabaldu egin dute lehen zegoen belar bidea (wpt.argazkian ikusten da) lehorra egon ezkero arazorik ez baina lokatz puntu bat izan daitekete euria egiten badu.

Bigarren puntua Ibaider urtegira jeisteko bihurgune asko dituen har txikiko pista da, bira asko ditu, zailtasun teknikorik gabe bainan abiada handia har dezake irristatzeko arriskua areagotuz; 5,5 km inguruko luzera du eta zeharkatu beharreko Zeazola errekan amaitzen da bapatean. Txirrindutik jetsi gabe pasa nuen errekastoa bainan eurite sasoietan kontuan hartu beharreko puntua da.

Eta hirugarrena Domingo lepotik Lizardiraino doan jetsierako basa bidea da. Hasieran nahiko erosoa izan arren azkeneko kilometroa oso bihurria dauka, lurrezko senda eta harri sueltona tartekatzen dira; ezetasun haundiko lekua da, irristakorra, zuhaitz adarrrak aurki ditzazkete ere bai. Txirrinduaren gainean jeisteko gutxieneko teknika eskatzen duen aldapa horietako bat da, aski basatia bainan gozagarria.

Ibilbidearen gutxi gorabeherako lapurpen orokorra:

- Ikaztegietatik Aldabako bidegurutzeraino 1,5 km bidegorri laua.
- Bide gorritik Lopetegi baserriraino 6,6 km asfaltoko igoera.
- Lopetegitik Jangoain leporaino harri eta hartxintxarreko1 km igoera.
- Jangoaindik Sta Marina errepideraino 1 km harrizko jetsiera azkarra.
- Sta Marina errepidetik 1,3 km igoera bidearen ondoan dagoen zerrategi bateraino.
- Zerrategitik porlanezko bideraino (GR34) 2 km lurrezko bidetik igoera gogorra.
- Porlanezko pistatik 1 km gorabeheratsua ondoren.
- Urtegiko jetsiera 5,5 km har txikiko pista zabala Zeazola errekaraino.
- Errekatik Ibaieder urtegira harrizko pista 1km jetsiera suabea.
- Urtegiko pistatik 4 km pista laua Itaun iturriraino.
- Itaun iturritik Pagorriagaraino 5 km igoera gogorra pista nahiko eroso batetik.
- Pagorriagatik Domingo mendi leporaino 2,5 km porlanezko pista gorabeheratsua.
- Domingo lepotik Lizardiraino 2 km jetsiera lurrezko basa bidea (hori-txuriz balizatuta).
- Lizarditik Itsasondoko Berostegi auzoraino hasieran hartxintxarra eta gero asfaltoa.
- Berostegitik Ikaztegietara bide gorria erabiliz.

Beste datuak: IBP zailtasun maila: 109

Metatutako igoeraren desnibela 1350.49 m
Metatutako jetsieraren desnibela 1332.75 m
Puntu garaiena 664 m (Pagorriagako lepoan)
Puntu baxuena 88 m (Aldabako errepidearen hasieran)
Batezbesteko 7,78% igoeren aldapa
Batezbesteko 9.93% jetsieren aldapa
Txirrinduaren gainean metatutako denbora 3:46:20 h

Antzeko aukera: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-mountain-bike/ikaztegieta-ibai-eder-6868289

Waypoints

PictographFountain Altitude 1,214 ft

Aldaba

Topopirineos 1b

PictographIntersection Altitude 1,949 ft

Bidegurutzea Larrinaga txabolara eta Etxetxo baserrira

Zuzeneko gorako bidea

PictographIntersection Altitude 0 ft

Domingo lepoa-eskubitik Lizardira

PictographIntersection Altitude 0 ft
Photo ofEndriokorta baserria Photo ofEndriokorta baserria

Endriokorta baserria

Endriokorta

PictographIntersection Altitude 0 ft

Eskubitik Etxetxo baserri aldera

Donejakue bidea markatzen duen zutabea dago bidearen hasieran

PictographIntersection Altitude 2,133 ft
Photo ofEskubitik Ibaieder urtegira

Eskubitik Ibaieder urtegira

650 m altura

PictographIntersection Altitude 0 ft
Photo ofEtxetxo baserria Photo ofEtxetxo baserria

Etxetxo baserria

Pista berria ireki dute lehenengo bidearen gainetik

PictographIntersection Altitude 351 ft

Ezkerretik Aldabako errepidea

Topopirineos 1b

PictographIntersection Altitude 0 ft

Ezkerretik Berostegi auzorako pista

Sendero

PictographIntersection Altitude 0 ft

Ezkerretik bide gorria Ikaztegietara

Carril Bici

PictographIntersection Altitude 1,509 ft

Ezkerretik Sta. Marina errepidea

Gi-3042 y Carretera sin pavimentar

PictographLake Altitude 754 ft
Photo ofIbaieder

Ibaieder

230 m altura

Photo ofJangoain lepoa Photo ofJangoain lepoa

Jangoain lepoa

Jangoain

PictographWaypoint Altitude 2,041 ft

Larrinaga txabola

Larrinaga

PictographWaypoint Altitude 1,781 ft

Lopetegi baserria

Lopetegi

PictographWaypoint Altitude 2,198 ft
Photo ofPagorriaga: baserria eta mendi lepoa Photo ofPagorriaga: baserria eta mendi lepoa Photo ofPagorriaga: baserria eta mendi lepoa

Pagorriaga: baserria eta mendi lepoa

670 m altura

PictographIntersection Altitude 0 ft
Photo ofPagorriagako pistaren hasiera Photo ofPagorriagako pistaren hasiera

Pagorriagako pistaren hasiera

PictographIntersection Altitude 0 ft
Photo ofPorlanezko pista GR 34 Photo ofPorlanezko pista GR 34

Porlanezko pista GR 34

PictographIntersection Altitude 0 ft
Photo ofUrtegiko pista Photo ofUrtegiko pista Photo ofUrtegiko pista

Urtegiko pista

Comments

    You can or this trail