Activity

JAIZKIBEL MTB

Download

Trail photos

Photo ofJAIZKIBEL MTB Photo ofJAIZKIBEL MTB

Author

Trail stats

Distance
22.17 mi
Elevation gain
2,861 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,841 ft
Max elevation
1,329 ft
TrailRank 
26
Min elevation
10 ft
Trail type
One Way
Time
2 hours 59 minutes
Coordinates
10775
Uploaded
September 12, 2018
Recorded
August 2018
Be the first to clap
Share

near Santa Engrazia, País Vasco (España)

Viewed 74 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofJAIZKIBEL MTB Photo ofJAIZKIBEL MTB

Itinerary description

Denbora gutxi dugunean egiteko track ederra.

Hondarribitik atera eta Higer lurmuturrera igoko gara. Errepidearen amaieran pista bat hasten da. Pista hori hartu eta Guadaluperaino jarraituko dugu. Hasieran nahiko laua da, gora-behera txiki batzuekin, Artzuko porturaino iritsiko gara. Hortik hasiko gara igotzen guadaluperaino iritsi arte.

Guadalupeko iturrian ur pixkat edan eta pasai alderaka doan pista hartuko dugu. Lezora iritsi baina lehen, bide gurutze batean, eskubira joko dugu jaizkibeleko tontor alderaka daraman pista hartuz. Harri asko dago eta dena aldapan gora da. Ez da aldapa handiko pista baina harri asko izanagatik kosta egiten du igotzea. Gora iritsi aurretik bidegurutze bat dago. Zuzen guadalupera doa eta ezkerrerutz tontorrera. Bigarrena hartuko dugu, tontorrera alegia. Azken puxkatxo hau oinez egin beharko dugu. Ez da asko.

Segituan jaizkibeleko begiralekuan agertuko gara, garai batean paradorea zegoen lekuan. GI-3440 errepidea gurutzatu eta ezkerrera eginda, goruntz 50m, eskubiko aldean pista bat ikusiko dugu. Pista hartu eta beheruntz joko dugu. Bidegurutze batera iritsita talaia bidea hartuko dugu eskubira eta jeisten jarraituko dugu. (tarte honetan pare bat alditan oinez egin beharko ditugu 5- 10m).

Pista zabal batera eramango gaitu eta eskubiruntz hartuko dugu GI-3440 errepidera iritsi arte. Errepidetik joango gara Guadalupera.

Gudalupen, gotorlekura hartuko dugu eta bertan ezkerretara hasten den jetsiera hartu. Jeisten hasi eta segituan, ezkutuan dagoen eskubiko bidexka hartu. Artzuko errkasto ondotik jaitsiko gara. Jaitsiera ederra da, bidexka estua eta sigisagatsua. Artzuko errotara eta harrizko kala batetara iritsiko gara.

Guadalupe aldera egingo dugu berriz hasierako pista berdinetik. Behin guadalupen gaudela, iturriaren atzealdetik ateratzen den jeitsiera hartuko dugu. Kontuz, harri solte asko dago eta. Pista bukatu eta santiagotxoko baselizara eramango gaitu bideak. Bertatik herrira bueltatuko gara.

Comments

    You can or this trail