Markina-Xemein, Aulesti, Etxebarri, Markina-Xemein
near Markina, País Vasco (España)
Viewed 1658 times, downloaded 16 times
Trail photos
Itinerary description
EGILEA:JULEN ARRIETA
MARKINA-XEMEIN – AULESTI – ETXEBARRI – MARKINA-XEMEIN
Ibilbidea Markina- Xemeingo hasieran hasten da, lekoizen hain zuzen ere. Ibilbide hau ondo pasatzeko helburuaz gain ingurumenaz gozatzekoa da, hau da, paisaiak, zuhaitzak, txoriak etab.
Irteerako lekura autoz joan ez gero, irteeratik 20metrora aparkaleku nahiko handi bat dago, irteera puntutik erraz ikusten da, inoiz ere ez, ez da egoten arazorik aparkatzeko, baina hori gertatuz gero Markina-Xemein herri barrura sartu beharra egongo da autoa bertan uzteko.
Bide osoan ez da bidegurutzerik hartu behar, beraz dena zuzen jo behar da. Bidea asfaltozkoa da eta mendiko bizikleta edo bideko bizikletarekin inongo arazorik gabe egiteko ibilbidea da, hasieran 4km inguruko aldapa dago baina malda zailik gabe.
2km egin ondoren Meabe auzora iritsiko zarete, bertan, bazkaltzeko,ura edateko edota atsedenalditxo bat egiteko aukerak izango dituzue.
Aurrera jarraituta, paisaia garbia da eta ingurumenaz gozatzeko aukera paregabea da, gainera paisai polita eta zabala ikusten da, batez ere, Oiz mendia argi eta garbia ikusten da.
Meabe pasa eta beste 2Kmra Lekoizeko alde bat atzean utzi dela esan genezake, eta beste aldera pasatu, beste aldea guztiz alderantzizkoa da, hau da, lehenengo aldeak erresistentzia eta esfortzua eskatzen zuen eta besteak bizkortasuna eta teknika apurbat, hau da, abiadura eta kurba itxiak gustuko dituenarentzako leku aproposa da, hori bai erne autoekin.
Bizkor joateko lekua da, baina lehen esan bezala paisaia izugarria da, Malats eta Zubero auzoa pasa eta Aulesti herrira iritsiko gara, Aulestin jatetxe nahiko famatua dago, Zarrabenta izenekoa eta nire aholkua bertan geratu ezkero, bertako jamoia aprobatzea da
Aukera horrek egin edo ez egin eta gero, berriro ibilbidea berbera egitea da, lehen igo dena bajatzea eta alderantziz, oraingo honetan igotzea zailakoa da, malda gehiago dago baina motxago ere bai, eta lehen bajatzen paisaiarekin ez bada gozatu oraingo honetan horren aukera dago.
Lekoiz birpasatu eta gero hasierako lekura iritsiko zarete, eta oraingoa errotonda handian sartu eta Markina-Xemeingo norabidea hartu, Markina- Xemeinen bazkaltzeko atsedenaldirako edo lotarako aukera ugari daude, gomendatuenak lo egiteko Antsotegi hotela da, Antsotegi hotela lehen errota bat zen, eta Hotel bat egitekoa pentsatu eta horrela egin zuten, leku oso lasaia eta familian edota bakarrik egoteko leku erlaxantea da.
Vega jatetxea Markina-Xemeingo jatetxe zaharrenetariko bat da, lehen luxuzkoa zen baina orain urteak pasa ahala jente danentzako moldatu da,hau da, ez da oso garestia bertan bazkaltzeko nahia izanez gero.
Atsedenaldirako zelai handi bat dago Etxebarrirako bidean, ezkerraldean dago eta erraz ikustekoa, zelai horretatik 5m pasatu behar da beraz ikusteko modukoa, eta umeekin joan ezkero umeak jolasteko aukera du, zinburoak daude eta.
Bidea aurrera jarraitu, bidegurutzerik hartu gabe eta 2 eta 3kn artean, eta Etxebarriara helduko zarete, hor ere jan eta deskantzatzeko aukera izango dituzue, Olaia jatetxean eta aurrean dagoen parkean.
Berriro etorri garen lekutik buelta egin eta horixe izan da ingurumenaz gozatzeko ibilbidea.
Zailtasuna: Erraza, malda handirik gabekoa
Irteera puntua: Lekoiz
Helmuga puntua: Markina-Xemein, bizkaibus geltokia
Zoru mota: Asfaltoa
Distantzia: 21’8KM
Metatutako igoera: 408M
Ibilbidearen iraupena: 1h 16m
Waypoints
Photo
480 ft
Hasiera
Hasiera
You can add a comment or review this trail
Comments