Activity

Morata de Jalón - Chodes inguruan BTT buelta errex eta polita

Download

Author

Trail stats

Distance
16.7 mi
Elevation gain
1,821 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
1,821 ft
Max elevation
2,432 ft
TrailRank 
19
Min elevation
1,583 ft
Trail type
Loop
Moving time
2 hours 41 minutes
Time
3 hours 8 minutes
Coordinates
3549
Uploaded
January 5, 2023
Recorded
January 2023
Be the first to clap
Share

near Chodes, Aragón (España)

Viewed 27 times, downloaded 2 times

Itinerary description

Morata eta Chodeseko eskalada bikainarekin bateratzeko bizikleta plan ederra. 3 orduko ibilbidea (oso astiro junda), inguruko mendi eta herrixka polit batzuk zeharkatuz.

Ia ibilbide osoa pista erosoetatik doa, nahiz eta batzutan harri deseroso batzuk aurkitu bidetik. Asfaltoa ez da zapaltzen, eta metro gutxi batzutan bide zidor estu bat pasatzen da (gu bizikletatik jeitsi ginen, baina metro gutxi dira).

Igoerarik luzeena hasieran dago, Morata de Jalon herria utzi bezain pronto. Errez igotzen da.

Bidearen erdialdean Purroy herrira iritsiko gara, haitzezko ertz polit baten hasieran eraikia. Honen ondoren, bigarren igoera dugu zain, paisaia lasai batzuetatik doana. Hemendik Arándiga herrira iritsiko gara, inguruko herririk handiena, gaztelu ikusgarri baten azpian.

Arándigatik gutxi falta zaigu. Erreka eder baten ondotik jarraituko dugu, Isuelako mendien inguruan, azkeneko igoera-espuela (motza baina pikantea) igo arte. Bertatik, Chodes herrira jeitsi, edo zuzen hartuta, gure abiapuntura. Bertan "Los Olivos Foodtrack" dugu zain garagardo freskoekin.

Bidea kontrako norantzan eginez gero, igoera nagusiena bukaeran izango dugu, baina bestalde, Morata de Jalon-en raba plater batetan izango dugu helmuga. Gure norantzan, Los Olivosen bi birra, eta jarraian Gran Placan bi bide eskalatzeko aukera dugu. Maravilla.

Comments

    You can or this trail