Oianlekuko itzuli zirkularra. Altzibar, Sorondo (arandango borda), Zaldin, Oianleku, Arritxurieta, Karrika eta Altzibar
near Altzibar, País Vasco (España)
Viewed 10 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Hasiera Altzibar auzoan du ibilbideak, Zubian dagoen iturrian.
Bidegorritik Karrikara joango gara.
Karrikan, lehen zubitxoa ikustean, eskubitara hartu. Errepidera joateko eskubitara igoera hasi eta bidegurutzean, ezkerretara, Artikutza bidea hartu arte.
4km pasatxo dira, lasai hartzekoak baina ez dira gogorrak.
Sorondoko aparkalekuko bidegurutzea pasa ondoren, beste 400m inguru errepidean jarraitu rta ezkerretara ikusiko dugu lur pista hartu.
Pistan dauden bidegurutzeaj argazkiekin azaltzen ditut nora hartu behar den.
Pista honetatik, Oianlekura iritsiko gara buelta eder bat eman ondoren.
Oianlekun borda bat dago, iturria eta mahai eta eserlekuak. Paraje ezin hobea mokautxo bat jateko.
Mairubaratzak dauden belarditik igo eta pinudi batetara aterako gara.
Pinudiaren amairean, Zaldin baserriaren goian egongo gara. Maldak penditz handia duela dirudien arren, erraz jetsi daiteke edozein bizikletarekin.
Zaldinen parean gaudenean, Arritxurietako kaxkoraino joango gara. Mairubaratzak daude bertan.
Pinudiaren albotik, GR markak jarraitu eta hormigoizko pistaraino joango gara. Bidegurutze bat dago ehiza postuak eta animalientzako ur puntuak pasa eta berehala ezkerretara hartzeko. GR markak utzi behar dira.
Hormigoizko pistan sartuko gara hau egin ondoren eta hemendik Karrika auzoraino. Hemen iturriak daude.
Bidegorria hartuko dugu berriz eta hasierako punturaino joango gara.
Oharra: lokatza kentzeko Ugaldetxo auzoan dagoen garbitzeko guneraino grabatu dut itzulia. Bidegorritik joaten da eta komunen alboan dago, tunelak pasa eta segituan.

Waypoints
Intersection
1,945 ft
Ehiza postuetara edo Arlepora doan bidegurutzea
Ezkerretara, gora, ehiza postuetara
Wilderness hut
2,004 ft
Oianlekuko borda
Kanpoan mahai eta ahulkiak daude. Kanpoan sua egiteko aukera. Garbi mantendu mesedez
You can add a comment or review this trail
Comments