SENDA DEL OSO
near Traslavilla, Asturias (España)
Viewed 56 times, downloaded 6 times
Trail photos
Itinerary description
Asturiasen dagoen bide berde ezagunena da hartzaren ibilbide hau. Bera egiteko hasiera puntu ezbedinak daude: Tuñón, Villanueva... Gu Villanuevan hasiko gara, ibilbidearen laugarren kilometroan. Bide bazterrean dagoen aparkaleku handian kotxia laga eta ekin diogu bizikleta ibilbideari. Helburua, hasteko, Santa Marinara joatea da. Gero, berriz, bide honek duen beste ibilbide batera ere (Entrago) duen sartu-irten bat ere egingo dugulako. Esandakoa, Santa Marinara joateko oso bide atseginetatik pasatuko gara: errekak, mendi ertzetan dauden tuneletatik, herrixketatik... Valdemurrio urtegia da horren beste inguru paregabea, dagoeneko Ubiña parke naturalaren eremuan. Inguru ederra benetan. Igoeraren bukaera Santa Marina izango da, Mariquita izeneko meatz-zulo baten parkean. Ondoren etorritako bidetik itzuliko gara. Bidea ondo dago, oro har, baina hainbatetan kontserbazio urria dauka bideak eta kontuz ibili behar da. Hori bai, Entrago aldera ere sartu-irten bat egin dugu, baina bertako bidearen egoera ez da onenetakoa. Hala ere, egin beharreko ibilbidea ere bada, inguru osoak merezi duelako. Kontuz ze egunetan joaten zaren, oporraldian jende asko ibiltzen delako. Bizikletarik ez baduzu, lasai, bertan alokatzen dituztelako. Oharra: desnibela hutsa da, eta arazo teknikoa tartean hemen adierazten den desnibela oker dago.
Waypoints
Intersection
791 ft
BUYERA AISIALDIGUNEA
Proaza herritik gertu dagoena. Dagoeneko bidearen laugarrn kilometroa da. Hemendik hasi gara gu.
Intersection
1,006 ft
BIDEGURUTZEA
Santa Marina eta Entragora. Gu Santa Marinara joan gara, hasteko.
Intersection
1,287 ft
BIDE ALTERNATIBOA
Valdemurio urtegira joateko beste bide alternatiboa (erraza) hartu dugu.
Monument
1,278 ft
CORTINA (ELIZA)
Hemen, bide ertzetik joango gara. Kontuz ibili, nahiz eta bidetzurra egon bizikletaz joateko.
You can add a comment or review this trail
Comments