Sorondo, Irurietako borda, Añarbe, Zariako tontorra, Otraitz, Sorondo
near Altzibar, País Vasco (España)
Viewed 5 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Altzibarko zubiko iturrian hasiko gara Karrikara doan bidegorritik.
Karrikako lehen zubitxoa gurutzatu (argazkikoa) eta gero eskubitara, Artikutzako errepidea hartu arte.
4km inguru Sorondoko aparkalekuko bidegurutzeraino. Hemen lur pista hartu Sorondo baserriaren eskubitik.
Pistan iturri baten kokapena zehazten dut.
Irurietako bordara iristean, honen atzetik, beherako, doan pista hartu. Bidegurutze bakarra dago baina beherantz jarraitu behar da, Añarbeko urtegiko kartela parez-pare topatu arte.
Puntu honetan, ezkerretara hartu. Urraireko zubiraino. Urtegiaren eta inguruko paisaiaz gozatzeko bide lasaia da.
Zubira iristean, berriro atzera egiten dut. Baina tunela pasa eta Goizuetara doan errepidera nola joan jakiteko jarri dut argazkia eta waypointa. Matxuraren baten aurrean, kotxez tuneleraino iristeko aukera baitago.
Atzera bueltan, bidegurutzean goraka hasiko dugu igoera.
Hemen, goraka goazela, 2 bide gurutzetan eskubiko aukerak hartu. Hurrengo argazkian, bidezidor bat eta hartu behar dugun ibilbidea jarri ditut. Hemen ere matxura baten aurrean alternatiba izateki. Irurietako birdan aterako ginateke nahiko bide errezetik.
Bidearekin jarraituz, Okilkegiko bailararen parajeetatik Zariako antenetarainoko bide eder bat dugu aurretik. Argi oteekin. Pistako zari batzuk urte sasoiaren baitan, ez baitaute garbiak.
Zariako antenetara iritsi garenean, gailurra egitean, igotako malda gogorra jetsi eta Otraitzeko bordarako bidea hartuko dugu orain. Borda hau pasa eta bidea jarraituz, Sorondon azalduko gara.
Hemen, errepidera buelta eta Altzibar auzora.
Bizikleta garbitzeko, Ugaldetxoko bidegorriko guneraino luzatu dut ibilbidea.

Waypoints
Intersection
197 ft
Karrikako zubia
Zubia gurutzatu eta eskubitara, errepide nagusiko bidegurutzeraino. Hemen, ezkerretara igoera hasiko dugu Sorondorantz
Bridge
559 ft
Urraireko zubia, tunela
Matxura baten aurrean, tunela pasa eta Goizuetako errepide nagusia dago behean
Intersection
1,046 ft
Matxura kasuan erabiltzeko bidegurutzea
Bidezidorra pasa eta Larrezabaleta baserriaren azpitik, Irurietako bordara doan pista hartuko dugu
You can add a comment or review this trail
Comments