Activity

Tolosa-Amezketa-Igaratza-Enirio-Lazkaomendi-Itsasondo-Murumendi-SantaMaña-Intxurre-Tolosa

Download

Author

Trail stats

Distance
46.35 mi
Elevation gain
7,982 ft
Technical difficulty
Difficult
Elevation loss
7,982 ft
Max elevation
3,916 ft
TrailRank 
30
Min elevation
100 ft
Trail type
Loop
Time
7 hours 31 minutes
Coordinates
5769
Uploaded
May 7, 2017
Recorded
May 2017
Be the first to clap
Share

near Zuloaga, País Vasco (España)

Viewed 511 times, downloaded 25 times

Itinerary description

Tolosatik abiatu eta ibilbide zirkularra.
Tolosatik Amezketaraino errepidez joan ginen eta gero handik Igaratza igo minen paretik. Igoera luzea da baina ezta hain gogorra egiten. Lehenego zatia pista da baina erditik aurrera igoera teknikoa da, belar eta harri tartean. Gu ez ginen Igaratza bertara iritsi, pixkat lehentxeago Eniriorako jeitsiera hartu baikenun baina km 1 gehiago besterik ezta. Eniriorako jeitsiera oso politta da, lehenego zatia pistatik, edo nahi izan ezkero pista ondoko belarditik eta bigarren zatia berriz bidetxur politt batetik. Eniriotik Lazkaonmendira jeitsi ginen hemen ere pista eta bidetxur puskak alternatuz. Lazkaomenditik Oihangura jetsi ginen eta gero handik Itsasondora, errepidez.

Itsasondotik Murumendirako igoera gogorrari ekin genion. Igoeraren zati gehiena errepidez da baina erditik gora pista hartzen da eta azkenengo kilometroak oinezko bidetik igotzen dira, hauek dira ranpa gogorrenak.

Murumendi tontorreraino igo ginen eta bertako bista polittez gozatu, gipuzko oso ez bada hiru laurdenak behintzat ikusten dira bertatik, Itsasoa bera ere bai. Eguraldia ere halakoxea tokatu zitzaigun.

Murumenditik berriz bidetxurretik jeitsi ginen, ahal genuen neurrian pista saiestu nahiean. Gero berriz pista hartu genuen Santa Agedara joaten dena, hala ere Santa Agedaraino iritsi aurretik Santa Mañarako bidea hartu genuen eskubitara. Bidetxur politta da jeitsiera. Santa Mañako zerrategira iritsi arte, han errepidea hartu eta beheraka egin genuen.

Santutxura iritsi aurretik ezkerretara bidegurutzea hartu genuen Intxurrera igoerari ekiteko. Igoera erdia egin eta ezkerretara pista hartu genuen, nahi izatea pistari segi eta aldapan gora joan datteke intxurre tontorreraino iristeko baina guk ezkerretarako pista hartu eta hainbeste altura hartu beharrik ez genuen izan. Albizturdik datorren pistara iritsi ginen eta handik Intxurre aldera gora. Hemen ibilbideko jetsiera polittenari ekin genion. Ibilbidea bukaerako luzea egiten da eta indarrak ahitu hala umorea ere makaltzen joaten da. Baina Mareara dijoan jeitsierak edozeini irriparrea ateratzen dio. Eta oraingo honetan ere etzigun kale egin. Gustora jeitsi genuen zati hau.

Buelta oso politta da eta gainera ikuspegi oso desberdinak erakusten dizkiguna. Igoera gogorrak eta luzeak 2 dira eta bukaeran beste bat, Intxurrerako ez hain gogorra baina azken aldera delako gogorxeago egiten dena. Egun erditik gora behar da itzuli hau egiteko eta forma onean egotea ere komeni da gehiegi ez sufritzeko.

Comments

    You can or this trail