Aizkorriko gurutzea, Sakonaunditik, 'Couloir' irteera, PD
near Amiñoaldea, País Vasco (España)
Viewed 1373 times, downloaded 62 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide honetan Aizkorriko Gurutzea eta Aitxuriren arteko kanal ederrenetakoa eskalatzeko aukera izango duzue. Kanala harkaitzen artean mehartua doa eta estetikoki oso polita da, nolabaiteko kutsu alpinoa emanez.
IBILBIDEA
Ibilbidea Zegamako Hiruetxeta auzoko Buenabista baserrian hasi genuen. Iralarrainardea kanalera doan ohiko bidea jarraitu (beherago dagoen loturan bide honen azalpen zehatza irakurtzeko aukera izango duzue) eta, Iralarrain gurutzeko zelaigunera iritsi gabe, Sakonaundiren azpian mendiak egiten duen sakan edo ibarrrean gora zuzen hasi ginen Sakonaundira iritsiz.
Behin Sakonaundin, kanala amaieran duen hormaren oinera arte zuzen-zuzen igo genuen. “Couloir” irteeraren sarrera hormaren oinetik ezkerrera diagonalean hasten da.
“Couloir” irteerak galtzeko arriskurik ez dauka bi hormen artean mehartuta doalako. Oraingoan, elurra gogor-gogorra eta 60 gradu inguruko hiru irtengune motz topatu genituen, 55 gradu inguruan mantentzen den kanal mehartu tenteari ukitu alpinoa emanez.
“Coluoir”-en irteeratik Aizkorriko Gurutzera zuzendu ginen, azken metroak honen ipar horma zeharkatuz eginez.
Jaitsiera Sakonaundiren ohiko bidetik egin genuen.
IBILBIDEAREN DATU BATZUK
- Luzera: 7,5 kilometro inguru.
- Punturik baxuena: Buenabista baserria, 575 metro inguru.
- Punturik altuena: Aizkorriko Gurutzea, 1.528 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 970 metro inguru.
- Igotako mendiak: 1.
- Ura: Zegaman hartu daiteke.
- Zailtasuna: PD.
- Eramandako materiala: Kaskoa, kranpoiak eta bi piolet.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: Oso poliki joanda eta atsedenak hartzeko denbora kontutan hartuta, lau ordu eta erdi.
Informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2018/03/aizkorriko-gurutzea-sakonaunditik.html

You can add a comment or review this trail
Comments