Activity

Aketegi Erpina eta Aketegi, Aketegi Erpineko ezker kanaletik, PD+/AD-

Download

Trail photos

Photo ofAketegi Erpina eta Aketegi, Aketegi Erpineko ezker kanaletik, PD+/AD- Photo ofAketegi Erpina eta Aketegi, Aketegi Erpineko ezker kanaletik, PD+/AD- Photo ofAketegi Erpina eta Aketegi, Aketegi Erpineko ezker kanaletik, PD+/AD-

Author

Trail stats

Distance
6.17 mi
Elevation gain
3,540 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
3,540 ft
Max elevation
5,062 ft
TrailRank 
37
Min elevation
1,560 ft
Trail type
Loop
Time
4 hours 54 minutes
Coordinates
1294
Uploaded
February 6, 2022
Recorded
January 2022
Share

near Gorospealdea, País Vasco (España)

Viewed 601 times, downloaded 19 times

Trail photos

Photo ofAketegi Erpina eta Aketegi, Aketegi Erpineko ezker kanaletik, PD+/AD- Photo ofAketegi Erpina eta Aketegi, Aketegi Erpineko ezker kanaletik, PD+/AD- Photo ofAketegi Erpina eta Aketegi, Aketegi Erpineko ezker kanaletik, PD+/AD-

Itinerary description

Aketegi Erpineko Ezker kanala kanal bakarti eta "erraz" bat da. Zailtasun teknikorik handiena bertara iristean dago, II+/III- inguru eta helduleku oneko irtengune bertikal bat. Kanala Artxabal puntatik gertu amaitzen denez, Aketegi Erpinaren hormaren ezker aldeko irteerak eskalatzeko aukera zuzen eta azkarrena izan daiteke.

Ibilbidea Zegamako geralekuan hasi eta hurbilketa Zegama-Aizkorri maratoiaren kilometro bertikalak jarraitzen duen bidea aprobetxatuz egin nuen. Kanalatik zuzen ateratzeko 30 metro eskas falta zitzaizkidanean, eskuinera bota eta pare bat irtengune bertikal eskalatu nituen Aketegi Erpinak osatzen duen hormaren ertzera zuzenean iristeko, baina irtengune hauek eskalatzea ez da derrigorrezkoa eta saihestu daitezke. Ertzaren ahotik jarraituz Aketegi Erpinera lehenik eta Aketegira ondoren igo nintzen.

Jaitsiera Nardasakon kanaletik egin nuen, Aketegiren ipar-hormatik zeharkaldia egin ondoren. Kanala bere osotasunean jaitsi beharrean Zegama-Aizkorriko kilometro bertikalaren bidea aprobetxatu nuen, basoan elurraren egoera oso biguna zelako.

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Ibilbidearen luzera: 10 kilometro.
- Punturik baxuena: Zegama-Aizkorriko kilometro bertikalaren hasiera, 475 metro.
- Punturik altuena: Aketegi, 1.551 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 1.150 metro inguru.
- Igotako mendiak: 2.
- Zailtasuna: PD+, M2, II-III, denbora osoan errazenetik joaten bagara. Kronika honetan kanalean bertan eskalatu nituen irtenguneak (denak saihestu daitezke) kontutan hartzen baditugu zailtasuna AD-/III inguruan kokatu daiteke.
- Ura: Zegaman edo Itzubiagako iturrian hartu daiteke.
- Hurbilketa: Hurbilketarik zuzenena Zegama-Aizkorri maratoiaren kilometro bertikala da. Hurbilketaren track-a hemen ikusi daiteke.
- Jaitsiera: Jaitsierarik erraz eta azkarrena Nardasakon kanaletik da. Jaitsieraren track-a hemen ikusi daiteke.
- Eramandako materiala: Ohiko irteerarako piolet klasiko bat, kaskoa eta kranpoiak. Kronika honetan azaldutako irteerarako bi piolet eramatea gomendagarria izan daiteke.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: 5 ordu atsedenak barne.

Informazio gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2022/02/aketegi-erpina-eta-aketegi-aketegi.html

Comments

    You can or this trail