Arrasate - Garagartza - Lezetxiki - Besaide - Udalatxeko minak - Atxaurutxugane - Udalatx - Arrasate (Udalatx-eko krestatik)
near Santa Barbara, País Vasco (España)
Viewed 735 times, downloaded 6 times
Trail photos
Itinerary description
IBILBIDEA
Lehenik, Arrasaten bidegorria hartu genuen Garagartzara iristeko. Bertan Besaiderantz bidea hasi genuen. Bide honen hasierako zatia zementuzkoa da. Baina ordu laurden ostean mendi bidea hasten da. Pista nahiko zabala eta erreza da, galtzeko arazorik gabea. Ondoren Udalaitx minatara bidea ekin genuen, hainbat bide lasterretatik. Eta ostean Udalaitx-eko kresta osotik joan ginen, Atxaurutxugane tontorra pasatuz. Azkenik Udalaitx tontorrera iritsi giñen. Bertatik bista izugarriak ikusten dira. Mendiaren alde batetik Leintz bailara oso ikusten da, horrekin ere Anboto, Kurtzeberri, Tellamendi... Eta beste aldetik berriz, Aizkorri mendilerroa. Aitxuri, Aizkorri, Aratz, Aumategi... Puntatik Udala auzora jeitsi giñen eta azkenik Arrasatera.
URRATSEZ URRATS | WAYPOINT
[km 0.0] Hasiera Arrasatetik | HASIERA
[km 4.1] Lezetxiki haitzuloa | HAITZULOA
[km 8.1] Besaideko beheko monumentua | BESAIDE
[km 8.3] Besaideko goiko monumentua | BESAIDE
[km 8.7] Besaideko iturria | ITURRIA
[km 11.6] Atxaurutxugane bidean | PUTZUA
[km 12.4] Udalatx-eko minak | MINAK
[km 13.1] Atxaurutxuganeko tontorra | ATXAURUTXUGANE
[km 14] Udalatx-eko haitzuloa | HAITZULOA
[km 14.1] Udalatx bidean | BIDEA
[km 14.3] Udalatx-eko iturria haitzuloan | ITURRIA
[km 14.7] Udalatx-eko tontorra | UDALATX
[km 16.5] Udala auzoa | UDALA
[km 19.1] Arrasaten amaitu | AMAIERA
BESTE IBILBIDE BATZUK INGURUAN
- Arrasate - Udala - Besaide - Lezetxiki - Garagartza - Arrasate
- Arrasate - Kurtzeberri - Arrasate
Gustatuko zaizuen itxaroan.
Waypoints
Lezetxiki
Lezetxiki kobazuloa Arrasaten dago. Bertan topatu dira Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenak. Lezetxiki kobazuloa 1927an aurkitu zuten. Dena den, Jose Miguel Barandiaranek egin zituen indusketarik garrantzitsuenak leize honetan 1956tik 1968ra. Gaur egun, indusketek jarraitzen dute eta aurkikuntza garrantzitsuak egin dituzte.
Besaide
Besaide mendiak Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa arteko muga egiten du. 564 metroko garaiera du. Besaide mendian Euskal Herriko Mendi Federazioaren ekimenez mendizaleen aldeko monumentua eraiki zen 1950eko hamarkadan. Irailaren hirugarren igandean mendian hildako mendizaleen aldeko ekitaldia egiten da bertan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa elkartzen diren gunea da. Bertako monumentua hildako mendizaleen orimenean eraiki zen.
Udalatx
Udalatx edo Udalaitz Gipuzkoa eta Bizkaia arteko mugan dagoen mendia da, Arrasate eta Elorrio artean zehazki. Iparraldeko magalean edo Bizkai aldekoan Zumelegi ibaia jaio da, aurrerago Arrazolarekin batera Ibaizabal sortzen duena. Udalatx Udalako mendilerroan kokatuta dago, eta Anboto eta Aramotz gailurrekin batera lerratzen da, nolabaiteko mendilerroa osatuz. Anboto eta mendi honen artean Betsaide dugu, hiru probintziek bat egiten duten tokia dena. Gailurrak zerra itxura ematen dioten hainbat mutur ditu, hiru izanda gandorraren tontor nagusiak, mendebaldetik ekialdera Atxaurutxugane (1040 m), Erdikoatxa edo Erdiko Axpunta (1.026 m) eta Udalatx tontor bera (1.117 m). Ipar-mendebaldean, Santa Luziaren baseliza dagoen Artadi mendixka (500 m) eta Gongeta edo Zolotxa tontorra (704 m) ditugu, Elorrio aldera. Hego-mendebaldean, bestela Pozutxueta (182 m) tontorrak mendigunea osatzen du
Udala auzoa
Udala Arrasateko (Gipuzkoa) auzoa da. Udalatx mendiaren magalean kokaturik, hari izena ematen dion auzoa da. Bi auzunez osaturik dago eta bakoitzean 7-8 baserri daude.
You can add a comment or review this trail
Comments