Ataungo haitzak: Jentilbaratzatik Arastortzera amildegien gainetik
near Ataun, País Vasco (España)
Viewed 1600 times, downloaded 60 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide zirkularra: Ataun San Martin-Jentilbaratza-Aizkoate-Intzartzu-Intzartzuko haitzak-Araztortz gaina-Troskaetako kobazuloa-Aiztondoa baserria-Ataun San Martin.
Ataungo haitzen mendigunea antzinatik sortutako egitura geolojiko berezia da. Aralar Parque Naturalaren mendebaldean kokatzen dira paraje hauek. Egitura karstikoa dauka eta Geologiaren munduan "domoa" (kupula) izenarekin ezagutzen da. Garai batean mendia zena gaur egun harkaitz arteko baliara sakona eta itxia da, Aitzarte. Urak eta haizeak lurrarren higaduran eragin handia izan dute antzina-antzinako garaietatik. Gailurra (kupula) pixkanaka behera etorri eta material bigunenak desagertuz joan dira. Kare harriak eta beste material gogorrak zutik iraun diren bitartean erdiko partea hondatuz joan da, ia baliara osoaren bueltan harkaitz lerro malkar eta basati ikusgarriak utziz. Baliarako ur iturburuek Aratzarterreka osaten dute non Arratetan, harrobia dagoen inguruan dauka bere irteera naturala, Itaundieta eta Jentilbaratza mendi hormen artean.
Ataungo domoan garaitzen diren gailurrak nahiko ezagunak dira, dexente bisitatuak. Ez dira altuera haundikoak eta bide gehienak aldapatsuak izan arren zailtasun berezirik ez dute. Baliararen kanpoaldetik errazenak. Aratzarte aldetik begiratuta oso bestelako kontuak daude. Harkaitz horma izugarriak ikusten dira non bertikalidadea da nagusi. Amildegien gainetik garaitzen dira tontorrak. Sai arreak eta beste hegazti harkaitz zaleen lurralde amiltsua da.
Ibilbide honen proposamena ez da ohikoa. Jentilbaratzara igo aurrena eta Araztortzeraino joan. Gandorrako lerroa jarraituta, amildegietatik ahalik eta gertuen pasatuz.
Hasteko aholku pare bat. Buelta hontan BERTIGO EZA DERRIGORTUTA DAGO. Tarte luzeetan ESKUAK ERABILI BEHAR DIRA harkaitzei, zuhaitzei edo belarrari helduz, harrien gainetik gora eta behera gabiltzan bitartean. Ez da bereziki zaila bainan ANTZEKO LEKUETAN IBILTZEKO OHITURA eskatzen du. Sokaren beharrik ez dago, nere uztez, bainan arriskua ez zaio falta. OSO ERNE IGARO BEHAR DA pasaje zakar hauetatik, Intzartzuko pauso "aéreo" hortan bereziki. Ezta burutik pasatu ere ibilbide hau egitea eguraldi bustiarekin !!!!
Askotan bisitatu izan ditut mendi hauek, ala ere txango honek eskeintzen duen ikuspegia oso ezberdina izan da, "alpinoagoa", besteetan baino neketsuagoa bainan guztiz gozagarria.
Gandorrako zeharkaldia amaitu ondoren iparraldeko ixurialde basotxutik bueltatzen da Ataunera. Mendi hauetan kobazulo eta leize asko daude. Hori baliatuz, sahiesbide batetik, bidetik gertu zegoen Troskaetako kobazuloari bistatxo bat egitera joan ginen ere bai.
PD: Eskalatzailea izan ezkero are eta ikusgarriagoa izan daiteke zeharkaldi hau. Jentilbaratzaren ekialdeko hormetan dauden ekipatutako eskalada bidek hortako aukera ematen bait dute.
(es)
Esta ruta no es habitual. Consiste en recorrer parte del cresterío de las Peñas de Ataun, desde Jentilbaratza hasta Arastortze caminando y trepando por los puntos más próximos al precipicio de su aserrado perfil. Aunque no presenta dificultades especiales hay que usar las manos en muchos puntos del recorrido para asirse a las rocas, árboles, arbustos o hierbas. No apto para quien padezca de vértigo. Así mismo exige estar mínimamente habituado a pasar por este tipo de sitios y extremar la precaución porque el riesgo de caída es evidente. Absolutamente desaconsejable con el piso húmedo. Aunque se puede evitar dando un rodeo, en este track el acceso a la cima de Intzartzu se realiza dando un pequeño salto sobre el abismo. Máxima precaución si se decide hacer cumbre por este paso aéreo!!!
Hay numerosas cavidades y simas por estos montes así que en el camino de vuelta nos desviamos un poco para visitar una de las más conocidas de la zona, la cueva de Troskaeta. Se pueden recorrer los primeros recovecos sin equipamiento especial hasta unos 40-50 m. de la entrada, eso sí, con iluminación adecuada y cuidando de no resbalar en el barrillo del suelo que se forma debido a la humedad de la cueva.

Waypoints
Waypoint
951 ft
Aiztondoa baserria
Aiztondoa
Waypoint
742 ft
Arrateta-Langa harrobia
Carretera Local
Panorama
1,964 ft
Arteaundi, Gandorrako zaharkaldia
Arteaundi
Car park
658 ft
Ataun, aparkalekua ibilbidearen hasiera
Urbano
Intersection
661 ft
Eskubitik Arratetara
Gi-2120
Intersection
873 ft
Eskubitik Ataunera
Carretera Local
Intersection
1,314 ft
Ezkerretik
400 m altura
Intersection
1,187 ft
Ezkerretik2
Camino
Mine
806 ft
Harrobia
Parque Natural de Aralar
Mountain pass
1,614 ft
Mendi lepoa1
Parque Natural de Aralar
Provisioning
663 ft
Troskaeta taberna eta iturria
Gi-120 y Calle
Comments (2)
You can add a comment or review this trail
Ederra!!!
I have followed this trail verified View more
Information
Easy to follow
Scenery
Moderate
Peñas con poco desnivel, pero con un recorrido para recordar muy positivamente por su atractivas vistas y su entorno agretes y duro.