Laguardia. Cruz del Castillo. Cueva San Kiliz.
near Páganos, País Vasco (España)
Viewed 45 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Laguardiatik aterata La Hoyako aztarnategiaren aldamenetik pasatu, GR38a jarraitu eta errepidea pista bihurtzen den puntuan aparkatu dugu azalpen panel baten aldamenean.
Altuera irabazten joan gara GR38aren gainean.
02 argazkian, nahiko goian, pista xenda bihurtu da. Paisai zoragarri batean murgilduta Puerto del toro izeneko leporaino iritsi gara (04). Bertan dagoen senale tantaiari kaso eginez badirudi tontorra esku-eskura dugula, izan ere, bertan, 770 m baino ez zaigula falta adierazten da. Guztiz engainagarria da. Tontorerainoko bidea oso-oso ederra da baina gogorra eta seinaleko datua buruan duzula luze jotzen du. Hortaz pazientzia piska bat, poliki igo inguruaz disfrutatuz Cruz del castillo eta La Rasa bereizten dituen leporaino (Collado de la Cruz del Castillo). Azken igoera zorabiagarri gerta daiteke bertigoa duten pertsonentzat. Bidea ez da estua baina amildegitxo baten gainean mugitzen ari gara. Tontorratik begiztatzen dugun ikuspegia inpresionantea da. (2 h)
Ondoren San Kiliz izeneko koba zulora jo dugu (08). Bertaratzeko bidea (???) oso-oso-oso pikua da. Hezetasuna badago hobe ez joatea. Kobaren zeharkaldia entretenigarri egin zaigu, nahiz eta gidari lanetan ari den lagunak ezin izan duen saihestu besteei susto bat ematea. Momentu batean horma batekin topo egin eta, badirudi, ezin dela aurrera egin. Horretarako makurtu eta lurretik arrastaka pasa behar da beste aldera. Irteeran puntu aldapatsu batean soka baten laguntzarekin jaitsiko gara.
10. argazkian bidea galdu dugu. Lagranera jaisten den bidea utzi egin behar da.
11. argazkian bat egin dugu berriz ere. Inguru hau oso-oso basatia da.
Berris ere iritsi gara El Toroko lepora eta jaisteko beste xenda bat hartu dugu, gorako bidea baino ederragoa.
Jarduera mota aldatu dut. Alpinismo bezala ipini dut izan ere kobazulora doan xenda benetan da pikoa eta kontuz ibili beharrekoa.

Waypoints
Photo
3,993 ft
04. Seinale tantaia. Ezker
Seinale tantaia. Ezker. Oraindik dexente falta da tontorrera
You can add a comment or review this trail
Comments