Activity

Larrunarri (Txindoki) hegoaldeko kanaletik

Download

Trail photos

Photo ofLarrunarri (Txindoki) hegoaldeko kanaletik Photo ofLarrunarri (Txindoki) hegoaldeko kanaletik Photo ofLarrunarri (Txindoki) hegoaldeko kanaletik

Author

Trail stats

Distance
7.34 mi
Elevation gain
3,376 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
3,376 ft
Max elevation
4,399 ft
TrailRank 
53
Min elevation
1,317 ft
Trail type
Loop
Coordinates
1079
Uploaded
July 7, 2015
Recorded
July 2015
Be the first to clap
Share

near Otamendi, País Vasco (España)

Viewed 1722 times, downloaded 34 times

Trail photos

Photo ofLarrunarri (Txindoki) hegoaldeko kanaletik Photo ofLarrunarri (Txindoki) hegoaldeko kanaletik Photo ofLarrunarri (Txindoki) hegoaldeko kanaletik

Itinerary description

Ibilbide zirkularra: Larraitz-Larrunarri (Txindoki)-Auntzitzegi-Elutsetako bordak-Ausokoi trikuharria-Ataburugaina-Errekonta lepoa-Larraitz.

Oharra: Larrunarriko igoera hau gauzatzeak desnibel handiko parajeetan ibiltzeko gutxieneko prestakuntza eta ohitura eskatzen du.

Larrunarri (Txindoki) Gipuzkoako mendi ospetsuenetakoa da, bisita gehien jasotzen dituen horietako bat. Bere tontorra zapaltzeko bi bide izaten dira ohikoenak: Egurral lepotik pasatzen dena (mendizale gehienek erabiltzen dutena) eta mendebaleko hertzatik (eskaladakoa). Beste batzuk ere badaude interes gutxi pizten dituenak. Eskaladakoak izan gabe, Egurral lepotik doana baino estutasun handiagokoak, tentu handiz gainditu beharreko pasabideekin. Iparisurialdean Larraitzetik Muitze lepoaren bide ondoan antenatik gorako arkaitz eta baso arteko malda zakarra belarrezko kanal oso pikokoak dituena irteeran. Ekialdean Muitze lepotik abiatuta beste kanal bat dago konpromiso haundien duena (tarte batzuk 60% aldaparekin). Beste aukera izango litzateke hegoaldeko isurialdean dagoena, ibilbide hontan proposatutakoa eta zailtasun gutxien duena.

Larraitzetik Larrunarrira joateko ohiko bidetik gorantz abiatuko gera. Hegoaldeko isurialdea pasatzeko azkenaurreko bihurgunearen parean bide nagusia ezkerretik utzi eta aldapa belartsu batetik igoko gera gorago ikusten diren arkaitzeen bila. Gero alanbre hesi batearen ondotik Aiznabar eta Larrunarriko hertza bistan degularik. Aldapatsua jarraituko du Aiznabar muino arrokatsuraino. Panoramika ederrak dauzka eta mendebaleko hertzaren ikusleku paregabea da. Aiznabar lepora jetsiera motza egin ondoren hasten da mendi hormen azpiko zeharkaldia. Alanbre hesi bat pasa eta harri artean doan nabarben gutxiko bidezidorra jarraituko dugu. Harri multzoak ikusten dira noizbeinka. Ez da oso erosoa bainan zailtasun berezirik ez dago. Eskalada guneko azkeneko arkaitz hormeen parean pasa ondoren bretxa zabal bat ikusiko dugu. Bidea utzi eta kanalaren hasierara zuzenduko dugu norabidea. Puntu hontan bidezidorretik aurrera jarraitu ezkero bistan degun Tximistako aldaparen goiko partearekin bat egingo genuke.
Kanalaren hasieran kokaturik ikusten da bere hondotik joan ezkero landaretza gehiago eta harri suelto batzuk aurkituko ditugula. Igoera esker eskubian dauden arkaitzetik tartekatu ezkero akaso erosoagoa izango da, helduleku onak daudelako. Nik ezkerretik igotzea erabaki nuen. Hori bai, beti kontu handiz eta tramo bat gainditzeko bidea ondo aurreikustea komeni da. Eskuak erabiliz, belar tinkoari helduz eta arkaitzei heutsiz nahiko erraz gaindituko dugu kanala. Hasieran tente, gero laxaixeago eta bukaera berriz nahiko tente goiko hertzara iritsi arte.

Hertza ikusleku aparta da, ipar amildegien gainean panoramika txundigarriak eskeintzen ditu. Atzean Aralarko mendi eta larreak zabaltzen dira. Ezkerrean, beherago, eskaladako irteerak izango ditugu eta eskubian Erlabeltzeko tontorra gurutze handi batekin atzerago Larrunarri dagoelarik. Malda gogorra irutidu arren erraz gainditzen da. Erlabeltz pasa eta hurrengo arkaitz muinoari eskubitik emango diogu buelta. Pasabide iztu eta airetiko bat dago eta segidan belarrezko aldapa motz bat Larrunarriko tontorrera iristeko, hau ere oso airosoa.

Lan zailenak eginda Egurral lepora jetsiko gera ohiko bidetik. Larraitzera bueltatzeko nahiko ezagunak diren alternatibak daude.

Ibilbide hontan berriz Egurral lepora pasa ondoren Auntzitzegiko tontorrera igotzen da. Hau ere ikusleku ederra. Gero larreetatik behera mendebalderantz zuzenduko ditugu pausoak Elutsetako bordeen aldera Ausagaztelu bistan degularik. Horiz eta txuriz markatutako bidea jarraituko dugu Ausokoi trikuharriaren ondotik pasa eta Ataurugainara iritsiko gera Ausagaztelu gure eskubian dagoelarik. Errekonta lepora jetsi eta ondoren Larraitzera joateko ohiko bidetik joango gera.

Waypoints

PictographSummit Altitude 4,265 ft
Photo ofErlabeltz Photo ofErlabeltz

Erlabeltz

1300 m altura

PictographSummit Altitude 3,202 ft
Photo ofAiznabar Photo ofAiznabar

Aiznabar

976 m

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofAtaburugaina

Ataburugaina

Ataburugaina

PictographSummit Altitude 0 ft
Photo ofAuntzizegi Photo ofAuntzizegi Photo ofAuntzizegi

Auntzizegi

Auntzizegi

Photo ofAusokoi trikuharria Photo ofAusokoi trikuharria

Ausokoi trikuharria

Parque Natural de Aralar

Aiznabar lepoa

Collado de Aiznabar

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofElutsetako bordak Photo ofElutsetako bordak

Elutsetako bordak

Parque Natural de Aralar

Errekonta lepoa

Fuente de Errekonta

PictographIntersection Altitude 2,112 ft
Photo ofEzkerretik gora

Ezkerretik gora

Parque Natural de Aralar

PictographWaypoint Altitude 4,068 ft

Kanalaren bukaera

1240 m altura

PictographRisk Altitude 0 ft
Photo ofKanalaren hasiera Photo ofKanalaren hasiera Photo ofKanalaren hasiera

Kanalaren hasiera

Parque Natural de Aralar

PictographCar park Altitude 1,306 ft

Larraitz, Abaltzisketa

Larraitz

PictographWaypoint Altitude 2,308 ft
Photo ofBidea Photo ofBidea

Bidea

Parque Natural de Aralar

PictographWaypoint Altitude 2,451 ft
Photo ofBidea1 Photo ofBidea1 Photo ofBidea1

Bidea1

Parque Natural de Aralar

PictographSummit Altitude 0 ft
Photo ofLarrunarri Photo ofLarrunarri Photo ofLarrunarri

Larrunarri

Txindoki

PictographPanorama Altitude 4,166 ft
Photo ofLarrunarriko hertza-Erlabeltz Photo ofLarrunarriko hertza-Erlabeltz Photo ofLarrunarriko hertza-Erlabeltz

Larrunarriko hertza-Erlabeltz

1270 m altura

PictographMountain pass Altitude 3,760 ft

Zaldiarrate lepoa

1146 m

Comments

    You can or this trail