Activity

San Esteban - Tresviso, Pasá de Picayo gurutzatuz

Download

Trail photos

Photo ofSan Esteban - Tresviso, Pasá de Picayo gurutzatuz Photo ofSan Esteban - Tresviso, Pasá de Picayo gurutzatuz Photo ofSan Esteban - Tresviso, Pasá de Picayo gurutzatuz

Author

Trail stats

Distance
4.01 mi
Elevation gain
2,986 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
833 ft
Max elevation
2,740 ft
TrailRank 
32
Min elevation
735 ft
Trail type
One Way
Moving time
2 hours 9 minutes
Time
3 hours 46 minutes
Coordinates
1210
Uploaded
September 28, 2019
Recorded
September 2019
Be the first to clap
Share

near San Esteban, Asturias (España)

Viewed 55 times, downloaded 2 times

Trail photos

Photo ofSan Esteban - Tresviso, Pasá de Picayo gurutzatuz Photo ofSan Esteban - Tresviso, Pasá de Picayo gurutzatuz Photo ofSan Esteban - Tresviso, Pasá de Picayo gurutzatuz

Itinerary description

Tresviso, Kantabriako herririk altuenera igotzeko bi bide zeuden duela gutxirarte, 1991an Sotresetik datorren errepidea eraiki zuten arte. Bi bideek zuten zerbait, desnibela, zailtasuna... Errepide honek Tresvisoko herritarrak mende askotan zehar isolatuta mantendu dituen paretak apurtu ditu, turismoa erakarriz eta garai berri bat ekarriz herritarrentzat. Hala ere, belar eta aitzezko pareten artean galduta dirauen herritxo honek xarma berezi bat mantentzen du, nahiz eta gaur egun menua ingeleran eskeini. Bertakoek mendeetan zehar igaro izan duten bide ikaragarri hau ibiltzeak denboran bidai bat suposatzen du. Ez oso luzea, baina bai sakona.

ADI!!:
- Txangoa ez da egokia altuerei bildurra dienentzat, ezta ibilbidea bustia badago ere. Nahiz eta teknikoki erreza izan, arrisku handiko pauso batzuk dauzka, non irristatzea debekatuta dagoen.
- Guk egindako txangoa ez da zirkukarra, baino nahi izan ezkero, zirkukarra egin daiteke: Tresvisora iristean errez ikusten da Urdon urtegitik herriraino dijoan bidea. Hori jarraituz gero, bailarara itzuli eta San Estebaneko bidea hartu daiteke behetik.


San Esteban herritik pista batetik abiatuko gara gaztainondoz beteriko baso oso heze batetik. Goizeko ihintzak bizitzaren jaialdia elikatzen du: goroldioa, perretxikuak (garaia bada)... Eta gure poroen izerditzea ere jaialdi hortara batuko da segituan, maldaren lehenengo tentetzeekin batera.

Altuera irabaziko dugu erraz, eta segituan irtengo gara basotik. La Hermidako desfiladeroko lehen bistak, eta azpian basoa eta San Esteban herriko zulo-trintxera ilun zein paketsua. Hemendik aurrera putreak izango dira gure bidai lagun, aitzetik eskegita diruditen bideetatik zehar. Bidea, esan bezala, oso aereoak diren gune batzuk zeharkatzen ditu. Belarrezko malda arriskutsuak zeharkatuko ditugu alderik alde, oso garbi ikusten diren bide zidorretatik. Nahiz eta puntu batzutan aurrera egitea ezinezkoa dirudien ere, bidea oso ondo dago markatuta, PR baten marka txuri-horien bidez. Gune batzutan kable batzuk edota egurrezko pasarela bat aurkitu ditugu, zeintzuk bideari segurtasun txute batzuk eskeiniko dioten.

Pixkanaka pixkanaka, malda koldartzen diren heinean, Tresviso agertuko zaigu aurrean. Bailaretako "deabruetatik", alturan errefuxiatutako herrixka honek gure txangoari amaiera emango dio, baina ez planari, bertan hanketatik sabelera eraman dezakegulako aktibitatea, inguruko artzaiek produzitzen duten "Picon" gazta zoragarria dastatuz. Herrirako sarbidea bezeka, oso "genio txarreko" gazta potente bat.

Comments

    You can or this trail