Nafarroako laugarren mailako seinale geodesikoak 12
near Alcanadre, La Rioja (España)
Viewed 101 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Serie honetan, Nafarroako laugarren mailako seinale geodesikoen waypointak eta argazkiak argirataratzen joanen naiz.
Laugarren mailako sarea Diputazioak jarri zuen 1969. urtean. Hasieran, 1970eko argazkien arabera, banderak ziren edo metal eta zurezko kartelak, bizpahiru metrokoak. Batzuk alanbrez eutsita zeuden. Ez dakit noiz hasiko ziren porlanezko "tako" ezagunak jartzen, baina geroagokoak dirudite. Hala ere, badirudi bandera guztiak ez zirela takoekin ordezkatu, toki askotan ez baitago takoen arrastorik.
Izenak bitxiak dira askotan. Gehienetan toponimoak dira, edo kotaren altuera besterik ez. Beste batzuetan, berriz, badirudi diputazioko enplegatuek tokia gogoratzeko moduko izenak jarri zituztela.
Egun seinale harietako asko eta asko desagerturik daude. Askotan susmoa izan dut zenbait tokitan bandera bakarrik egon zela, baina ez zela takorik jarri, eta horregatik ez dago arrastorik koordenatuetan. Beste batzuetan, lurra goldatu egin da, zuhaitzak edo galsoroak lantatzeko. Halakoetan, seinele desagertu, edo soroaren inguruetan alboraturik egoten da.
Eraikinak ere erabili ziren seinale gisa: ermitak, eliz dorreak, siloak... Beste toki bitxi batzuk ere erabili ziren, Lerindik hurbil dagoen errotonda bat kasu.

Waypoints
Waypoint
0 ft
VALDEZURITA
takoa erauzita dago, eta mendian behera bota zuten. aurrerago, erpin geodesiko garai bat dago
Waypoint
0 ft
PLANA HERMOSA
SEINALEA PIXKA BAT HONDATURIK DAGO BESTE SEINALE BAT AUKITU GENUEN LA PLANILLAKO GAILURRETIK HURBIL, 529 METROKO KOTA BATEAN
Waypoint
0 ft
GAMONALES
SEINALE BAT AURKITU GENUEN KOORDENATUETATIK HUBIL , BAINA EZ GENEKIEN HURA ZEN 4. MAILAKOA
Summit
0 ft
CARRETERA
557
Summit
0 ft
SESMA
567
Summit
0 ft
ALTO CABANA
588
Summit
0 ft
MELIDA
594
Summit
0 ft
KM 7
595
Waypoint
0 ft
SANTA BRIGIDA
KOORDENATUEK ERMITAREN TEILATUA SEINALATZEN DUTE. BEHETIK, EZ DA SEINALERIK IKUSTEN.
Summit
0 ft
STA. MARIA OLITE
600
You can add a comment or review this trail
Comments