Nafarroako laugarren mailako seinale geodesikoak 4
near Viscarret-Guerendiáin, Navarra (España)
Viewed 81 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Serie honetan, Nafarroako laugarren mailako seinale geodesikoen waypointak eta argazkiak argirataratzen joanen naiz.
Laugarren mailako sarea Diputazioak jarri zuen 1969. urtean. Hasieran, 1970eko argazkien arabera, banderak ziren edo metal eta zurezko kartelak, bizpahiru metrokoak. Batzuk alanbrez eutsita zeuden. Ez dakit noiz hasiko ziren porlanezko "tako" ezagunak jartzen, baina geroagokoak dirudite. Hala ere, badirudi bandera guztiak ez zirela takoekin ordezkatu, toki askotan ez baitago takoen arrastorik.
Izenak bitxiak dira askotan. Gehienetan toponimoak dira, edo kotaren altuera besterik ez. Beste batzuetan, berriz, badirudi diputazioko enplegatuek tokia gogoratzeko moduko izenak jarri zituztela.
Egun seinale harietako asko eta asko desagerturik daude. Askotan susmoa izan dut zenbait tokitan bandera bakarrik egon zela, baina ez zela takorik jarri, eta horregatik ez dago arrastorik koordenatuetan. Beste batzuetan, lurra goldatu egin da, zuhaitzak edo galsoroak lantatzeko. Halakoetan, seinele desagertu, edo soroaren inguruetan alboraturik egoten da.
Eraikinak ere erabili ziren seinale gisa: ermitak, eliz dorreak, siloak... Beste toki bitxi batzuk ere erabili ziren, Lerindik hurbil dagoen errotonda bat kasu.

Waypoints
Waypoint
0 ft
ERREBELU
TAKOA EZ DAGO KOORDENATUEK SEINALATZEN DUTEN TOKIAN. NOIZBAIT ERAUZI ZUTEN, ETA ORAIN HARRI PILA BATEAN DAGO, HURBILEKO ZUHAITZ BATEN AZPIAN.
Summit
0 ft
AMBULAR.
157
Waypoint
0 ft
AIXA
TEORIAN MENDIKO GAILURRAREN ONDOKO BASOAN EGON BEHAR ZUEN, BAINA EZ GENUEN SEINALERIK AURKITU.
Summit
0 ft
ULI ALTO
182
Summit
0 ft
COTA 1616
187
Waypoint
0 ft
PUERTOS
194
Summit
0 ft
CARCHELA
196
You can add a comment or review this trail
Comments