Nafarroako laugarren mailako seinale geodesikoak 9
near Moreda Araba / Moreda de Álava, País Vasco (España)
Viewed 92 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Serie honetan, Nafarroako laugarren mailako seinale geodesikoen waypointak eta argazkiak argirataratzen joanen naiz.
Laugarren mailako sarea Diputazioak jarri zuen 1969. urtean. Hasieran, 1970eko argazkien arabera, banderak ziren edo metal eta zurezko kartelak, bizpahiru metrokoak. Batzuk alanbrez eutsita zeuden. Ez dakit noiz hasiko ziren porlanezko "tako" ezagunak jartzen, baina geroagokoak dirudite. Hala ere, badirudi bandera guztiak ez zirela takoekin ordezkatu, toki askotan ez baitago takoen arrastorik.
Izenak bitxiak dira askotan. Gehienetan toponimoak dira, edo kotaren altuera besterik ez. Beste batzuetan, berriz, badirudi diputazioko enplegatuek tokia gogoratzeko moduko izenak jarri zituztela.
Egun seinale harietako asko eta asko desagerturik daude. Askotan susmoa izan dut zenbait tokitan bandera bakarrik egon zela, baina ez zela takorik jarri, eta horregatik ez dago arrastorik koordenatuetan. Beste batzuetan, lurra goldatu egin da, zuhaitzak edo galsoroak lantatzeko. Halakoetan, seinele desagertu, edo soroaren inguruetan alboraturik egoten da.
Eraikinak ere erabili ziren seinale gisa: ermitak, eliz dorreak, siloak... Beste toki bitxi batzuk ere erabili ziren, Lerindik hurbil dagoen errotonda bat kasu.

Waypoints
Waypoint
0 ft
DIAZ
KOORDENATUETAN, SEINALEAREN OINARRIA BESTERIK EZ GENUEN AURKITU, LURRETIK ATERATA.
Summit
0 ft
ENCINILLA.
407
Waypoint
0 ft
MONDALIENDRES
SORO BATEN ERDIKO IRLA BATEAN EGON BEHAR ZUEN, BAINA EZ GENUEN DEUS AURKITU.
Waypoint
0 ft
PEÑA GALLET
HONDAKIN BATZUK TOPATU GENITUEN GAILRUREAN, EZ DAKIGU SEINALEARENAK DIREN ALA BUZOI BATENAK
Waypoint
0 ft
SIERRA CHIQUITA
KOORDENATUETA EZ GENUEN SEINALERIK TOPATU. GORAGO, ETA EKIALDERAGO, 3. MAILAKO SEINALE BAT DAGO
Summit
0 ft
TOLOÑO
Waypoint
0 ft
MUSQUILDA
SEINALEA NAHIKO HONDATUTA DAGO, EZPEL BATEN AZPIAN ETA ANTENA BATETIK METRO BATZUETARA
Waypoint
0 ft
S. CRISTOBAL..
SEINALEA ERMITAKO TEILATUAN EGON OMEN ZEN, BAINA EGUN TEILATUA BERRITUTA DAGO.
You can add a comment or review this trail
Comments