Madotz Artxueta Madotz raketaz 2023-01-21
near Madotz, Navarra (España)
Viewed 10 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Madotz(e)tik Artxuetara:- Artxueta (9.3 km); - Dolmen Ata (13.1 km); - Menhir Erroldan Harria (14.0 km)
Madotz herritik abiaturik Artxuetarainoko igoera eta itzulera raketekin. 17 kilometro terdi pasa eta 700 metrotik gorako denibela duen ibilbidea da. Raketekin osorik burutzeko akaso apurtxo bat luzea, elurra gogorregia ez bada eta bakarrik joatea bazara, baina joan eta etorria toki beretik izanda, edonondik atzera jotzerik dago. Atako haraneko bidea xarmaz beterik dago, basoa eta megalito ezberdin dituena, erranguratsuena Errolanen Harria.
Ibilbidea eta altimetria
Artxuetara AtatikAltimetria
Madotz herrira gerturatu eta aparkatzeko tokia palarekin egin ondoren motxila eta raketak paratu eta ibilbidearekin hasteko pres izango naiz.
MadotzHerritik abiatuko naiz iturrira eta handik Atarako pista hartzera. Elur makinak errepidea garbitu izan du baina aparkatokiak ez. Hala ere hasieratik raketekin ibiltzerik izango dut eta hori estimatzekoa da.OderitzEguna ez dago argitsua baina tarte batzuetan eguzkiak mendia argitu egingo du hasierako partean.Atarako pistaPista bukatu egiten den puntuan, bidea hasiko da eta elurrak adarrak jaitsi izan ditu eta hasierako zatian hauek baztertzen ibiliko naiz aurrera egiteko.
BideaElur geruza
Eguna hotza delaren adierazleIa ez da jenderik ibili aurretik, urrats zahar batzuk topatuko ditut bertzerik ez. Horregatik nekagarriagoa egingo zait aurrera egitea baina bakardade honek ere badu bere saria.
Aurrerago eta bidearen erdian paisai karstikoan gaudelaren lekuko izango da azken urteetan zabalduriko zulo hau.
Pistaren erdian irekitako zuloa
Geroago hesi batetara iritsiko naiz. Hau atakatik gainditu eta segituan eremu irekietara iritsiko naiz.
Hesia
Akier eta Irumuga alderaEguna hotz dago eta horregatik edonon horma topatuko dut, baina haranean haize gehiegirik ez dabilenez eta ibiltzen noalarik, jasangarria izango da.
Horma nonahiPoliki poliki Errolanen harrira hurbilduko naiz eta aurreneko aldiz Artxueta mendia ikusgai izango dut.
Artxueta Atatik
Artxuetaren xehetasunaErrolan harria zutarri berezia eta toki estrategiko eta xarmaz beterikoan kokaturik dago.Mendiko osterak: Madotzetik Errolan Harrira - Oderitz eta Larrazpil (mendikosterak.blogspot.com) toki bera elurrik gabe ikusgai.
Errolan HarriaTradizioaren arabera kondaira hau kontatu izan da zutarri honen inguruan:Aralar mendilerroan dagoen Atako belardian, Errolan-arriya "Roldaneko harria" izeneko haitza dago. Hiru metroko altuera duen harri bat da, partzialki lurrean sartuta dagoena. Batzuek menhirra dela uste dute. Irudi antropomorfoa du, zehaztugabe samarra. Horregatik, eta dolmenezko eskualde batean dagoelako eta, beharbada, inguruko trikuharriekin zerikusia duelako, hileta-estatua eta Euskal Herriko disko-formako hilarrien kate ebolutiboko lehen katebegitzat hartu izan da. Herrian kontatzen denez, Roldanek Madozeko herriaren kontra jaurti zuen San Migel Excelsiskoaren gainetik, baina, arropa besoan korapilaturik, herri hartatik bereizten zuen distantziaren erdia salbatzeko baino ezin izan zion bulkada handirik eman. Harria, beraz, Atako lokarrian erori zen. Aurpegi batean sei ildo ditu, artifizialak diruditenak eta Roldanen behatzen inpresio gisa hartzen direnak.Errolan Harria
Errolan Harria2009, Abuztua 17 - 22:29 — Juan Iturralde eta Suitek topatu omen zuen (egiaztatu gabe)Mendi haietara egin nuen hirugarren edo laugarren espedizioan, Atako palaxuan gelditu nintzen, Erroldan-arriya inguruan indusketa bat egiteko asmoz. Nire gidariak hasi zuen, baina nik uste nuenaren kontra, triangelu-harria, bere forma mantenduz, sakonera handian sartzen zen lurrean. Hau landare-lur mehe-mehe, trinko eta garbiz osatua zen, eta ez zen harri txikirik ageri bertan; metro bateko sakoneran, lurra are trinkoago ageri zen; altzairuaren kolore beltzaran urdinxka zuen, eta aitzurrari itsatsita ateratzen zen mokoa zati leun, distiratsu eta finetan, buztingintza mekaniko bateko lokatz prentsatuenaren antzera. Indusketak aurrera jarraitu zuen, eta harriari forma berria zeriola ohartu nintzen, zeinu misteriotsuek ateratzen duten ertzetik adar edo beso moduko bat sortuz, ertz horri itsatsia, zeinaren zatirik lodiena behealdean baitago, alderantzizko estatua baten sorbalda balitz bezala. Laster iritsi zen 1,87 m-ko sakonerako indusketa, eta, harriak oraindik jarraitzen bazuen ere, ezin izan nion egindako lanari jarraitu, lurra hondotik ateratzeko zailtasuna ekiditen zuelako saskirik edo lurrekorik gabe, eta beste baterako aplikatu nuen miaketa oso bat egiaztatzea, indusketa, bitartean, betetzen saiatuz.Indusketa bertan behera utzi z
Waypoints
Bidegurutze 03 Eskuin
Gaurkoan eta haizeaz babesteko eskuinetik dolina aldera jaitsi eta gero bertatik igotzen segi ezker aldetik.
ERROLAN HARRIA
Errolan Harria edo zutarria Atako megalitoen artean aipagarriena dugu. Informazioa blogean: https://mendikosterak.blogspot.com/2024/04/madotzetik-artxuetara-raketaz.html
Bidegurutze 01 Eskuin
Pista nagusia utzi eta eskuinetik gorantz doan pistara pasa.
Bidegurutze 02 Ezker
Igotzerakoan ezkerretik jarraitu eta gero itzuleran zuzen jarraituko dugu. Atatik datorren bide noramala da hauxe.
HESI 1
Bide erdian izango dugun hesia. Gainditu eta zuzen jarraitu Atan barneratzeko.
You can add a comment or review this trail
Comments