2020-11-08 Eibar Hegoaldeko mendiak
near Txonta, País Vasco (España)
Viewed 106 times, downloaded 4 times
Trail photos
Itinerary description
Eibar - Ibur Erreka - Egoarbitza - Karabieta - Azkonabieta - Goimendi - Galdaramiño - Asurtzamendi - Asurtza - Topiniburu - Aingeruguarda - Illordo - Izkua baserria - Loixola baserria - Murrategiko iturria - Azitain
Elgetarako errepidean, Isasi okindegiaren ondoko atsedengunera iristean zuzen jarraitu bidetik. Aurrera jarraituz Ibur Erreka hondoraino helduko gara. Han aurrera jarraitu erreka ondotik doan bide zoragarri baten. Adi trackari ze momentu baten nik eskumara egin nuen bidegurutze baten, baina zuzen jarraitu behar da (berandu konturatu nintzen, eta sasi artean sartu eta ondoren bidera itzuli nintzen). Hortik aurrera bidean zuhaitz batzuk erorita daude eta sasi batzuk ere bai, lasai ze bidea badago eta ondo eramango zaitu Egoarbitzara.
Ondoren Eibarko Itzuliaren bideari jarraitu diot, puntu horiekin markatuta dago gehienean. Kontuz Azkonabitzatik jaistean, tentsio altuko poste berri bat jarri dute eta lehengo bidea pixka bat aldatuta dago.
Galdaramiñotik bueltan Asurtzamendi igo dut, hau Galdaramiñorakoan ere igo daiteke eta horrela bide zatitxo bat aurreztu egiten da. Tontorrean ez dago ezer, baina zuhaitz batzuetan puntu horiak daude bideari segika ez galtzeko.
Behin Asurtzan, Topinburu igo eta jarraian eskumara dagoen Aingeruguarda gailurtxoa, gailurrean duen hildako baten oroitzapen harriarekin. Ondoren bidera itzuli eta eguneko azken gailurra: Illordo. Handik aurrera bideari jarraituz, lehenengo bidezidorra, ondoren mendi-bidea, gero lurrezko pista eta azkenean zementozko pista.
Ibilbidea amaitzeko Murrategiko iturrian freskatzeko aukera dago.

Waypoints
Waypoint
1,129 ft
Adi hemen, ez jarraitu trackari, zuzen jo
Waypoint
1,647 ft
Bilatu bidezidorra sasi-artean
Waypoint
2,169 ft
Harrespila bilatu tentsio altuko postearen eskuman, bide bazterrean
Waypoint
1,814 ft
Ezkerrera hartu bidezidorretik
Waypoint
2,057 ft
Eskumara, basoan sartu
Waypoint
696 ft
Izkua baserria
Waypoint
505 ft
Loixola baserria
Waypoint
1,693 ft
Asurtza
Waypoint
1,818 ft
Karabieta
You can add a comment or review this trail
Comments