Bizkargi (555 m.), Arburu (550 m.), Urkulu eta Atxispeko San Pedro Morgaganetik
near Eskerika, País Vasco (España)
Viewed 14 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Morgaganen hasita, ibilbideak ez dauka aparteko zailtasunik, ez bada luzera. Tarteka maldatsua da (Bizkargiko igoera) baina aldapa laburrak dira, eta Arburutik aurrerako bidea krestatik egin daiteke. Terreno teknikoagoa da baina ez dauka arrisku handirik. Joan etorrian pista eta bide desberdinak erabil daitezke dena leku beretik ez egiteko, eta behin Morgaganera itzulita, Atxispe aldera jo daiteke ibilbidea luzatzeko. Alde honetan bidea ez da hain argia baina terrenoak berak erakusten du noiz ez den posible krestatik aurrera egitea eta beherago jo behar den bide errazagoen bila. Fikan kokatuta dagoen San Pedro baseliza aurkitzen da ibilbide honen punturik urrunenean, eta merezi du paraje hori ikustea, baselizaren hondakinak eta harrian bertan egindako erdi aroko hilobiak ezagutzeagatik.
You can add a comment or review this trail
Comments