Lastur, Gaintxipixa, Otarre, Atxurigain, Madarixako gurutzea, Sasiarte, Agiro, Lastur.
near Lastur, País Vasco (España)
Viewed 1464 times, downloaded 21 times
Trail photos
Itinerary description
Izarraizko mendikatean zehar ibili gara pasa den astebukaera honetan. Hamar laguneko taldea elkartu gara oinez eta korrika txikian mendikateak dituen hainbat gainetan. Izarraizko mendikatea oso zabala da, eta hain zuzen ere horregatik ibili gara udalerri desberdinetan sartu atereaz. Eta horien artean izan gara Deban, Mendaron, Elgoibarren eta Azkoitian. Ibilbide zirkularrean ikusiko denez, hurrenez hurren ondorengo toki eta muinoetatik pasa gara: Lastur, Gaintxipixa gaina (621), Otarreko gaina (662), Atxurigain (738), Aittolako gurutzea (645), Sasiarte eta Agidoko meditartea eta Lastur berriro ere. Guztira 18km izan dira ia hiru ordu terdietan bete ditugunak. Gaintxo hauek zerbait ezezagunak egiten zaizkidan arren, parajea ikusgarria da eta bertatik urrutira ikuspegi zabala bezain dotorea dugu. Iturriak Lasturren, Otarren,eta Madarixako aparkaleku ondoan topatu daitezke.
Waypoints
Waypoint
2,065 ft
Gaintxipixa
Gaintxipixa
Waypoint
2,177 ft
Otarre
Otarre
Waypoint
2,436 ft
Atxurigain
Atxurigain
Waypoint
2,246 ft
Madarixa ingurua
Madarixa ingurua
Waypoint
452 ft
Lastur
Lastur
You can add a comment or review this trail
Comments