Activity

Sollube (684 m.) eta Iturrieta (661 m.) Meñakatik

Download

Author

Trail stats

Distance
9.94 mi
Elevation gain
2,448 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
2,448 ft
Max elevation
2,200 ft
TrailRank 
21
Min elevation
189 ft
Trail type
Loop
Time
one hour 44 minutes
Coordinates
6268
Uploaded
September 7, 2023
Recorded
September 2023
Be the first to clap
Share

near Mesterika, País Vasco (España)

Viewed 9 times, downloaded 1 times

Itinerary description

Ibilbide honetan Mesterikatik igo eta Meñakabarrenara jeisten den zirkularra proposatzen da. Igoera aldapatsua da baina bide argia eta nahiko erosoa dago, basotik gehiena, lurrezko pista eta harrizko tramoak tartekatuz. Mesterikatik gora, kilometro bateko bidea dago errepidetik, eta hau etxe baten parean bukatzen da. Bertan pista hirutan banatzen da. Edozein har dezakegu Sollubera igotzeko, baina eskumakoa garbiena eta zuzenena da. Bide nagusi hau jarraitzea besterik ez dago, bukaeran (4 kilometrora gutxi gora behera), basotik ateratzeko eskumara jo eta Irunganatik pasatzeko. Aurrera eginez gero, laster konturatuko gara jeisten hasten garela (izan ere, bide horrek Larrauri eta Bermeo arteko errepidera darama). Hemen dagoeneko tontorreko antenak ikusiko ditugu.

Behin Sollubera helduta, Iturrietako tontorrera jo daiteke, gasaren bidea jarraituz, eta aurrera eginez Sollubeko tontorra inguratzen duen pistarekin bat egin daiteke. Iturrietatik pistarako jeitsiera laburra da baina aldapatsua eta deserosoa. Bide estua dago, harri askorekin.

Jeitsiera leku desberdinetik egitearren, Meñakabarrenara jeitsi daiteke, nahiz eta Sollubek aukera ugari eskaintzen dituen. Jeitsierako bidea are argiagoa da, zatirik handiena pista zabal batetik egin behar da eta. Honek Ikestaraino darama, baina aldapa behera bukatutakoan, eskumara basotik jeisten den bidetik ekin beharko dugu. Behin Urresilora helduta, eskumara egin eta asfaltozko errepidetik zuzenean Meñakara itzuli, edo aurrera egin eta Meñakabarrenara jeistea erabaki dezakegu, behin hona helduta, errepidetik Meñakara itzultzeko.

Comments

    You can or this trail