Zalla - Trasmosomos - Carobo
near Bolunburu, País Vasco (España)
Viewed 47 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Denetarik eduki nuen: euria, hotza eta haizea suak erretako basoetan, pista labirintikoak, bide erosoak, txakurrekin "eztabaidak" eta, azkenik, beroa ere bai.
Hasiera-ordua: 10:20 2022(e)ko aza. 15(a)
Amaiera-ordua: 13:40 2022(e)ko aza. 15(a)
Ibilitako distantzia: 22,2 km (03:19)
Denbora mugitzen: 02:58
Batezbesteko abiadura: 6,68 km/h
Abiadura mugimenduan: 7,45 km/h
Gehineko abiadura: 16,5 km/h
Gutxienezko Altuera: 19 m
Gehienezko Altuera: 647 m
Igoera abiadura: 747,7 m/h
Jaitsiera abiadura: −950,5 m/h
Altitude irabazia: 1380 m
Altitude-galera: -1386 m
Igoera-denbora: 01:50
Jaitsiera-denbora: 01:27
Waypoints
Bolunburu. Hasiera eta amaiera
Parke polita, mahaiak, erreka, aparkalekua eta tren geltoki eta guzti
Mazuco
Duela aste batzuetako suteek hartutako eremua. Erre usaina oraindik oso presente dago, baina naturak berpizteko gaitasun handia daukala erakusten du
Ez!
Track-ean "laburbide" bat neukan, baina bi hesi gurutzatu behar izan nituen eta sasi artetik ibili... Hobe eskuinerago joatea
Bidea berriz
Bidegurutzea
Trasmosomosera zuzen joatea neukan pentsatuta, baina bidegurutze honetan konturatu nintzen Celadilla dela altuena eta, hemen egonda, igo egin behar zen
Alto de la Celadilla
Hurbileko Trasmosomos bezain ezaguna ez den arren, mendilerroko gailurrik garaiena hau da
Trasmosomos
Alto de la Bandera ere deitzen diote. Uste nuenaren kontra, ozta-ozta EZ da mendilerroko gailurrik altuena Eguraldia oraindik desatsegin zegoen, baina hobetzen
Haro
Bistak baditu, baina tontor gisa ez dauka inongo gailentasunik. Mendikat-en ere ez da ageri, baina ematen du Zallako mugako tontor, muino eta mendixka guztietan mugarri bat eta izen bat jarri dutela
Somokurtzio / Peña Blanca
Gailurretik hurbil harrizko dorre bitxi batzuk dauzka, plataforma bat eduki balute bezala. Ez dakit zer diren, baina estruktura gisa ez dut uste pisu oso handirik eutsiko zutenik
Bidetik kanpo (laburbidea)
Mendikat-en arabera, hau "tontor" bat da (https://www.mendikat.net/com/mount/18942). Edozeri deitzen diote mendia
Ilso Alekun
Lekuren baten Pico de la Parca izena dauka. Apur bat aurrerago cromlech moderno bat eraiki dutela ematen du
Ilso Laguna
Maparen baten Alekun. Egurrezko dorre kurioso bat dauka tontorrean bertan
You can add a comment or review this trail
Comments