Activity

Aitzuloko Begia eta Orkatzategi

Download

Trail photos

Photo ofAitzuloko Begia eta Orkatzategi Photo ofAitzuloko Begia eta Orkatzategi Photo ofAitzuloko Begia eta Orkatzategi

Author

Trail stats

Distance
5.94 mi
Elevation gain
1,585 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
1,585 ft
Max elevation
2,861 ft
TrailRank 
45
Min elevation
1,289 ft
Trail type
Loop
Moving time
3 hours 2 minutes
Time
4 hours 37 minutes
Coordinates
1721
Uploaded
April 20, 2024
Recorded
April 2024
Be the first to clap
Share

near Araotz, País Vasco (España)

Viewed 141 times, downloaded 5 times

Trail photos

Photo ofAitzuloko Begia eta Orkatzategi Photo ofAitzuloko Begia eta Orkatzategi Photo ofAitzuloko Begia eta Orkatzategi

Itinerary description

Araotzetik abiatu eta gero, Aitzuloko begitik pasa eta Orkatzategiko tontorrera igoko gara. Ibilbidea zirkularra da eta bi noranzkoan egin daiteke, baina lehendabizi Aitzuloko Begira eta gero Orkatzategiko tontorrera joanda, hasierako aldapa luze eta aspergarria saihestuko dugu. Aitzuloko Begia leku zoragarria da, Orkatzategiko mendia zeharkatzen duen kobazulo bat, sabaian zulo bat duena, munduari begira dagoen leiho handi bat bezalakoa.

Ibilbidea Araotz herrian hasten da, Oñatin. Arabarekin muga egiten duen herri txiki bat da, eta bertan aparkaleku txiki bat aurkituko dugu sarbideko errepidearen ondoan. Aparkalekuaren atzeko aldapa jaisten hasiko gara, hesiaren eta zuhaixka batzuen artean. Aldapa jaitsi ondoren, errepidetik jarraituko dugu, kilometro erdi baino gutxiago, Errotabarriraino. Han, Saratxo erreka zeharkatu ondoren, Zubia aldera doan bide zaharra hartuko dugu. Laster, auzo-errepidera irtengo gara, eta handik auzoko etxeen artean ibiliko gara.

Bideak etxe ezberdinen artean jarraitzen du. Ibilbidea marra horien eta zurien bidez seinaleztatuta dago (PR-Gi 3003 Uraren bidea). Hortik aurrera, ez du galerarik. Jarraitu beharreko bidea Aitzuloko Begiraino iristen da. Porlanazko bidea utzi eta lurrezkotik gorantz egingo dugu. Pinudi bat zeharkatu ostean, berehala helduko gara San Elias ermita izan zen ondora. Bide erosoak haitzuloaren sarrerara eramango gaitu.

Aizkorri-Arazko Parke Naturalaren bihotzean, mirari geologiko ikusgarrienetako bat da Aitzuloko Begia. Formazio natural hau, harkaitzean zizelkatutako katedral baten antzekoa da, Orkatzategiko mendia zeharkatzen duen tunel bat da, begi-ninia gogorarazten duen irekidura erraldoi batean zabaltzen dena. Leiho natural, ikaragarri eta misteriotsu honek, Oñatiko haranaren panoramika ikusgarria eskaintzen du.

Orkatzategirantz jarraitzerakoan, haitzuloaren eskuinaldean dagoen arrasto hori eta zuriekin markatutako bidetik jarraitu behar dugu. Zuhaixka batzuen artean pasa eta zabalgune batera iritsiko gara. Ibilbidea jendearen joan-etorriak markatzen du, eta arrasto horiak eta zuriak agertzen dira lurrean. Aitzgaineko presa txikiaren ingurura heltzean, bide balizatua utzi eta ondo markatutako xendan barrena igotzen jarraituko dugu.

Ondo zapaldutako bidetik jarraituko dugu, eta Orkatzategira igotzeko azken tarteari ekingo diogu berriro, lur harritsuetatik. Lehenengo, lepo txiki batera eramango gaitu, eta, gero, haitz harritsu, haizetsu eta bista bikainak dituen tontorrera. Urkuluko urtegiaren eta Anboto eta Udalaitz gailurren ikuspegi ederrez gozatu ahal izango dugu.

Abiapuntura itzultzeko, kontrako isurialdetik (HM) jaitsiko gara bidezidor lauso batetik. Aldapak biziak Urtapotolueta I trikuharriaren ondora eramango gaitu eta aurrerago Linatzako tumulua ikusiko dugu. Uraren Bidea bide balizatuarekin berriro bat egingo dugu, eta bertatik Santa Krutzeko lepora helduko gara, izen bera duen ermitatik gertu.

Pista zabal eta bizitik jaisten hasi eta kilometro bat pasatxo bertatik ibili ondoren, Agerre baserrien ondora heldu, eta, eskuinetik ateratzen den lurrezko pista hartuko dugu. Bide erosoak Aizkorbe auzoko baserri ederren ondora eramango gaitu, eta bertan, pare bat garbitoki ikusiko ditugu. Errepidera atera eta berehala helduko gara abiapuntura.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 1,486 ft
Photo ofAraotz Photo ofAraotz Photo ofAraotz

Araotz

PictographReligious site Altitude 1,450 ft
Photo ofSan Migel Goiangeruaren eliza Photo ofSan Migel Goiangeruaren eliza

San Migel Goiangeruaren eliza

PictographWaypoint Altitude 1,417 ft
Photo ofUraska

Uraska

PictographWaypoint Altitude 1,562 ft
Photo ofLurgorri Atxarraga

Lurgorri Atxarraga

PictographDoor Altitude 1,631 ft
Photo ofHesia

Hesia

PictographWaypoint Altitude 1,909 ft
Photo ofBorda

Borda

PictographCave Altitude 2,011 ft
Photo ofAitzuloko Begia Photo ofAitzuloko Begia

Aitzuloko Begia

PictographSummit Altitude 2,844 ft
Photo ofOrkatzategi Photo ofOrkatzategi

Orkatzategi

Photo ofUrtapotolueta I trikuharria

Urtapotolueta I trikuharria

Photo ofLinatzako tumulua

Linatzako tumulua

PictographDoor Altitude 1,654 ft
Photo ofHesia

Hesia

PictographDoor Altitude 1,667 ft
Photo ofAtaka

Ataka

PictographWaypoint Altitude 1,670 ft
Photo ofGarbitokia

Garbitokia

PictographWaypoint Altitude 1,512 ft
Photo ofAraotz

Araotz

Comments

    You can or this trail