Activity

Amarreen ibilbidea

Download

Trail photos

Photo ofAmarreen ibilbidea Photo ofAmarreen ibilbidea Photo ofAmarreen ibilbidea

Author

Trail stats

Distance
2.86 mi
Elevation gain
52 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
52 ft
Max elevation
36 ft
TrailRank 
31
Min elevation
-10 ft
Trail type
Loop
Moving time
55 minutes
Time
one hour 33 minutes
Coordinates
764
Uploaded
February 25, 2023
Recorded
February 2023
Be the first to clap
Share

near Pasaia, País Vasco (España)

Viewed 158 times, downloaded 5 times

Trail photos

Photo ofAmarreen ibilbidea Photo ofAmarreen ibilbidea Photo ofAmarreen ibilbidea

Itinerary description

Amarreen ibilbidea
Gaur egun Pasaiako portua azpiegitura moderno bat da, kai eta instalakuntza industrialez hornituta. Hala ere, ondare historiko garrantzitsua duen portu bat ere ba da. Ondare horren parte bat portuaren aspaldiko jarduerari buruzko istorio ugari kontatzen dizkigu: Pasaiako amarralekuak dira. Nabigazioaren hastapenekin uztartzen dira portuak; milurtetan zehar gizakiak kostaldeko zoko babestuak bilatu dituzte. Bertan harkaitzetara edota zuhaitzetara lotzen ziren ontziak. Babes natural horiek hobetzeko lehenengotako lanak ontzi eta txalupak lotzeko puntuak hobetzea edo amarratzeko gune berriak eraikitzea izan dira. Denborarekin geroz eta amarraleku sendoagoak eta seguruagoak egiten joan ziren. Azkenik, XX. mendean, dragaketa handiak, kaiak, malekoiak eta molla handiak eraikitzea iritsi zen

SP1 KALPARRAKO KANOIA
Pasaian amarratzeko erabiltzen ziren kanoiak Real Compañía Guipuzcoana de Caracas-ena ziren. 1728an sortutako enpresa honek Venezuelako kakaoa merkaturatzeko monopolioa izan zuen. Badaezpada norbaitek “Guipuzcoana”-ren eskubideak eztabaidan jarri nahi bazituen, kanoi honen ondoko harrian Gipuzkoako armarria zizelkaturik ikus daiteke, “Guipuzcoana”-ren jabetza aldarrikatzeko edo jarria. Dena dela, Kalparrako muturrean dagoen armarri honek berretsi egiten du bertan dagoen amarraleku honen garrantzia.

SP2 ONDARTXOKO AMARRATZE-BLOKEAK
Horrelako bi topatzen dira Pasai San Pedroko Ondartxo inguruan. Ondartxokoek aditzera ematen dutena zera da, bloke horietan bi bapore paraleloan Ipar-mendebalde-Hego-ekialde zentzuan amarratu zitezkeela. Agian Astilleros Askorreta eraikitzen ari zirenean, 1950tik aurrera, eraikuntzarako materialak deskargatzeko erabili zuten amarralekua.

SP3 HARRIZKO ZULOAK ETA BURNIZKO BEGIAK KARABINERONEAN
Harrian egindako bi zulo daude hemen, Erdi Arokoak agian. 19. mende aldera, ordea, arroka sendoenetan zulo sakon batean burdinezko barra lodi bat sartzen zen, haren buruan begi bat zuena. Begiak 40 cm inguruko burdinezko uztai bat zeukan, itsasontzien sokak bertatik pasatzeko. 19. mendean Karabineroek zaintzen zituzten portuak, eta haien postu bat inguru hauetan zegoen; hortik dator leku-izena

SP4 PUNTETAKO KANOIA
Kanoi hau Real Compañía Guipuzcoana de Caracas-en amarratze-sarearen azken aztarnetako bat da. Real Compañía de Filipinasek jaso zuen amarratze-sare horren jabetza 1785az geroztik. Pasaiako portua zen bi enpresa boteretsu hauen itsasontzi-basea, eta bertan eraiki zituzten beren ontziak. 1814an Konpainiak saldu zituen ondasunen artean hauek aipatzen dira: “22 aingura, 4 arpeu, 15 kanoi eta 4 ziridun uztai portu honetako kanalaren eta hondartzaren eta mollen luzera osoan ontziak amarratzeko.”

SJ1 BONANTZAKO KANOIA
17. mendetik aurrera, balio ez zuten kanoi zaharrak ontziak amarratzeko erabiltzen hasi ziren; lurrean egindako zulo batean, esolak balira bezala, sartzen zituzten. Hemengo hau harrizko zilindro baten erdian dago jarrita; itsasberan igertzen da hoberen. Horrelako amarralekuak portuan zehar banatutako buia eta aingurekin osatzen ziren.

SJ2 ERREKAKO KANOIA ETA ZULOAK
Kokapen honetan bi kanoi daude: bat gure parean dago eta bestea 40m iparralderago, hormaren kontra. Gertuko kanoiaren ondoan harrian egindako bi zulo ere badaude; haiek ere ontziak amarratzeko dira. Horrelako harrizko zuloak oso zaharrak dira seguraski, Erdi Arokoak agian.

SJ3 KANTINAKO HARRIZKO ZULOA
Harrian zizelkaturiko zuloa. Amarratzeko puntu hauetara iristea ez da beti erraza izaten; oso litekeena da horietako askotan soka lodiren bat edo kate potolo bat uretaraino zintzilik izatea, eta marinelek txalupa baten bidez edozein marearekin bertara iristeko aukera izatea

* Informazio iturria: Pasaiako Udala

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 16 ft
Photo ofAita Manuel eskultura

Aita Manuel eskultura

PictographWaypoint Altitude 16 ft
Photo ofTorreko plaza

Torreko plaza

PictographWaypoint Altitude 10 ft
Photo ofSP1 Kalparrako kanoia

SP1 Kalparrako kanoia

PictographWaypoint Altitude 30 ft
Photo ofAlbaola

Albaola

PictographWaypoint Altitude 10 ft
Photo ofSP2 Ondartxoko amarratze-blokeak

SP2 Ondartxoko amarratze-blokeak

PictographWaypoint Altitude 7 ft
Photo ofSP3 Harrizko zuloak eta burnizko begiak Karabineronean

SP3 Harrizko zuloak eta burnizko begiak Karabineronean

PictographWaypoint Altitude 10 ft
Photo ofSP4 Puntetako kanoia

SP4 Puntetako kanoia

PictographWaypoint Altitude 26 ft
Photo ofSJ1 Bonantzako kanoia

SJ1 Bonantzako kanoia

PictographWaypoint Altitude 13 ft
Photo ofSJ2 Errekako kanoia eta zuloak

SJ2 Errekako kanoia eta zuloak

PictographWaypoint Altitude 43 ft
Photo ofAlabortza

Alabortza

PictographWaypoint Altitude 3 ft
Photo ofSJ3 Kantinako harrizko zuloa

SJ3 Kantinako harrizko zuloa

Comments

    You can or this trail