Activity

Barakaldon zehar - 4B

Download

Trail photos

Photo ofBarakaldon zehar - 4B Photo ofBarakaldon zehar - 4B Photo ofBarakaldon zehar - 4B

Author

Trail stats

Distance
1.5 mi
Elevation gain
69 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
66 ft
Max elevation
159 ft
TrailRank 
42
Min elevation
62 ft
Trail type
Loop
Coordinates
285
Uploaded
March 21, 2012
Recorded
March 2012
Be the first to clap
Share

near Barakaldo, País Vasco (España)

Viewed 1290 times, downloaded 4 times

Trail photos

Photo ofBarakaldon zehar - 4B Photo ofBarakaldon zehar - 4B Photo ofBarakaldon zehar - 4B

Itinerary description

Gu Izaskun, Andrea eta Gaizka gara eta hemen erakutziko dizuegu guk egin dugun ibilbidea Barakaldon zehar. Martxoaren 14an egin genuen.

Waypoints

PictographWalking Altitude 0 ft
Photo ofAraba Kalea Photo ofAraba Kalea Photo ofAraba Kalea

Araba Kalea

Araba (ofizialki Araba edo Arabako Lurralde Historikoa euskaraz; Álava edo Territorio Histórico de Álava gaztelaniaz) Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, Euskal Herriko erdialde-mendebaldekoa. 3.311,98 km² ditu[1] (Trebiñuko barrendegia gabe, 3.032,40), eta 2009an ia 313.819 biztanle zituen. Bere barnean du Trebiñu barrendegia,Burgosko probintziaren administraziopean dagoena. Administratiboki Euskal Autonomia Erkidegoko foru lurraldea edo lurralde historikoa da; izan ere, Araba da erkidego horretako hiru lurralde historikoetatik handiena (% 40,96) eta biztanle gutxien dituena (% 14,5). Gasteiz da Arabako hiriburua, eta, 1978az geroztik, Euskal Autonomia Erkidegokohiriburua ere.

PictographWalking Altitude 0 ft
Photo ofBizkaia Kalea Photo ofBizkaia Kalea Photo ofBizkaia Kalea

Bizkaia Kalea

Bizkaia Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, Euskal Herriko ipar-mendebaldekoa. Iparraldean Kantauri Itsasoa (Bizkaiko golkoa) du mugakide; hegoaldean Burgos eta Araba; mendebaldean, Kantabria eta Burgos, eta ekialdeanGipuzkoa. 2.217 km² eta 1.155.241 biztanle ditu Bizkaiak. Euskal Herriko herrialderik populatuena da, eta Bilbo Handiak osatzen du Euskal Herriko konurbazio garrantzitsuena. Administratiboki, Euskal Autonomia Erkidegoko foru lurraldea edolurralde historikoa da. Hiriburua Bilbo da.

PictographWalking Altitude 0 ft
Photo ofElkano Kalea Photo ofElkano Kalea

Elkano Kalea

Juan Sebastian Elkano (Getaria, Gipuzkoa, Euskal Herria, 1476 inguruan - Ozeano Barea, 1526ko abuztuaren 4a) esploratzailea eta itsasgizona izan zen. Oso ospetsua da; izan ere, munduari bira osoa eman zion lehenbiziko espedizioan parte hartu zuen, eta azkenengo zatian bera izan zen espedizioko buruzagi. 1519an Sevillatik irtenda, 1522anheldu zen Sanlucar de Barrameda herrira Victoria ontzia. Elkano eta beste 17 marinel baizik ez ziren bizirik itzuli. http://www.studiodogma.com/eima/joanetorria/ http://www.diariovasco.com/20090920/costa-urola/elkanori-buruzko-herri-antzerkia-20090920.html

PictographWalking Altitude 0 ft
Photo ofEuskaltzaindia Kalea Photo ofEuskaltzaindia Kalea Photo ofEuskaltzaindia Kalea

Euskaltzaindia Kalea

Euskaltzaindia euskara zaindu, aztertu, zabaldu, batu eta hobetzea helburu duen akademia ofiziala da. Zuzenbidez, Hego Euskal Herriko lau aldundiek sortu zuten, Eusko Ikaskuntzarekin batera. Egoitza Bilboko Plaza Barrian du, eta ordezkaritzak ditu Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Baionan. Euskaltzaindiaren finantzaketa iturri nagusia diru laguntzak dira, eta lau erakunde publiko hauek ditu finantzatzaile nagusi: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundia. UPNren Nafarroako Gobernuak dirulaguntzak ukatu zizkion, akademiak Nafarroa Euskal Herriaren barruan agertzen duelako.

PictographWalking Altitude 66 ft
Photo ofFueros Kalea Photo ofFueros Kalea Photo ofFueros Kalea

Fueros Kalea

Antzinako ohiturak jasotzen zituzten legeak ziren eta Euskal Herria osoan agintzen zuten. Beraz, ez dira pribilegio bat, baizik eta eskubide bat. Euskal Herriko foruen berezko ezaugarria herriak bere erlazio sozial eta politikoak bizi izateko era edukitzea da. Ez dira diktatutako legeak, herriak sortu baititu bere eguneroko bizitzaz. Beraz, ezin dira foruak herriaren bizitzatik banatu, izan ere bere ohiturak eta bizitza bizitzeko moduak direlako. GU GAURKO EUSKALDUNOK, GURE AITASOEN ILLEZKORREN OROIPENEAN, BILDU GERA EMEN GURE LEGEA GORDE NAI DEGULA ERAKUSTEKO

PictographWalking Altitude 0 ft
Photo ofGernikako Arbola Photo ofGernikako Arbola Photo ofGernikako Arbola

Gernikako Arbola

Gernikako arbola Gernikako (Bizkaia) Batzar Etxearen aurrean dagoen haritza da. Zuhaitz honek bai bizkaitarren eta bai euskaldunen askatasun tradizionala eta Euskal Foruak adierazten ditu. Oraingo zuhaitza aurrekoaren ondorengoa da, 2005eko otsailaren 25ean landatua. Aurrekoa 1860an sartu zen zin egiteko tribunaren aurrealdean, baina 2004an hiltzat eman zuten.

PictographWalking Altitude 0 ft
Photo ofGipuzkoa Kalea Photo ofGipuzkoa Kalea Photo ofGipuzkoa Kalea

Gipuzkoa Kalea

Gipuzkoa Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, haren iparraldeko erdialdean dagoena. Mugakide ditu Bizkaia mendebaldean, Araba hego-mendebaldean, Nafarroaekialdean, Lapurdi ipar-ekialdean eta Bizkaiko golkoa iparraldean. 42º58'10-43º8'5" iparlatitudeen eta 1º5'13"-1º56'47" mendebaldeko longitudeen artean hedatzen da. Hedaduraz 1.909 km² ditu, eta 92 km luze du itsasertza. 2008ko erroldan, 709.363 biztanle zituen Gipuzkoak, eta horien laurdena hiriburuan bizi dira. AdministratibokiEuskal Autonomia Erkidegoko foru lurraldea edo lurralde historikoa da. Hiriburua Donostia du, han daude Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzak. Bertsolaritza abestuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldi bat da. Ahozko euskal literaturarenadarretako bat da.

PictographWalking Altitude 0 ft
Photo ofLapurdi Kalea Photo ofLapurdi Kalea Photo ofLapurdi Kalea

Lapurdi Kalea

Lapurdi Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bat da. Administratiboki FrantziakoAkitania eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduko (64) zati da. Ez du inolako lurralde ofizialtasunik Frantziako administrazioan. Hiriburua Baiona dela diote, nahiz eta hori, euskal antolaketa politikoak deuseztatuak izan direnetik izendatu duten. Baiona, Pirinio Atlantikoetako departamenduko suprefetura baita; Ipar Euskal Herrikojendetsuena.

PictographWalking Altitude 0 ft
Photo ofNafarroa Kalea Photo ofNafarroa Kalea Photo ofNafarroa Kalea

Nafarroa Kalea

Nafarroako Erresuma Europako Erdi Aroan IX eta XVI. mendeen artean izan zen euskal egitura politiko independentea izan zen. Hasierako garaian Iruñeko Erresumaizena hartu zuen, hiri hartatik hasi baitzen hedatzen. Erresumaren hedadura XII. mendetik gutxituz joan zen, batetik Gaztelako ErresumakNafarroa Garaia inbaditu zuenean, eta bestetik Piriniotik iparraldera geratu ziren lurraldeak Frantziako koroarekin batu zirenean. Hedadurarik handiena Antso III.a"Handia" errege zela lortu zuen, egungo euskal lurralde guztiak batzeaz gain, atlantiar lurraldeetarantz eta Ebro ibaitik hegoalderantz zabalduz. Eneko Aritza buruzagiak sortu zuen 824. urtean, Nafarroako lehen erregea izan zenean. Erresuma independiente gisa 1620an bukatu zela esan daiteke. Erresuma izaera behin betiko 1841.urtean (Lehen Gerra Karlista amaitu ondoren) galdu zuen Nafarroa Garaiak eta 1789. urtean (Frantziako Iraultzarekin) Nafarroa Behereak.

PictographWalking Altitude 0 ft
Photo ofZuberoa Kalea Photo ofZuberoa Kalea Photo ofZuberoa Kalea

Zuberoa Kalea

Zuberoa (zubereraz, Xiberua edo Xiberoa; frantsesez, Soule; Bearnoko okzitanieraz,Sola) Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, guztietan txikiena eta biztanle gutxien dituena: 814,5 km² eta 17.018 biztanle (zuberotarrak; zubereraz, xiberotarrak). Euskal Herriaren ipar-ekialdean dago, Pirinioen iparraldean. Uhaitzandi ibaiaren eta haren ibaiadarren ibarra biltzen du. Hiriburua Maule-Lextarre du. AdministratibokiFrantziako Akitania eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduaren parte da. Mugakide ditu Bearno ekialdean eta iparraldean, Nafarroa Beherea mendebaldean eta Nafarroa Garaiko Erronkari hegoaldean. Zuberoako euskalkia zuberera da.

Comments

    You can or this trail