Activity

Barakaldon zehar- 4b1

Download

Trail photos

Photo ofBarakaldon zehar- 4b1 Photo ofBarakaldon zehar- 4b1 Photo ofBarakaldon zehar- 4b1

Author

Trail stats

Distance
1.43 mi
Elevation gain
62 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
62 ft
Max elevation
83 ft
TrailRank 
43
Min elevation
-13 ft
Trail type
Loop
Time
33 minutes
Coordinates
283
Uploaded
March 21, 2012
Recorded
March 2012
Be the first to clap
Share

near Barakaldo, País Vasco (España)

Viewed 1268 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofBarakaldon zehar- 4b1 Photo ofBarakaldon zehar- 4b1 Photo ofBarakaldon zehar- 4b1

Itinerary description

Egileak: Zuriñe eta Andrea
Noiz:2012ko martxoaren 7an
Barakaldoko kaleen zehar GPSrekin egindako ibilbidea da.

Waypoints

PictographWalking Altitude 0 ft
Photo ofAraba Kalea

Araba Kalea

Araba Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da. Ia 313.819 biztanle ditu. Euskal Autonomia Erkidegoko foru lurraldea edo lurralde historikoa da. Araba da erkidego horretako hiru lurralde historikoetatik handiena eta biztanle gutxien disuena. Gasteiz da Arabako hiriburua, eta, 1978az geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua ere.

PictographWalking Altitude 0 ft
Photo ofBizkaia Kalea Photo ofBizkaia Kalea

Bizkaia Kalea

Barakaldoko kale bat da. Bizkaia Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, Euskal Herriko ipar-mendebaldekoa. Iparraldean Kantauri Itsasoa (Bizkaiko golkoa) du mugakide; hegoaldean Burgos eta Araba; mendebaldean, Kantabria eta Burgos, eta ekialdean Gipuzkoa. 2.217 km² eta 1.155.241 biztanle ditu Bizkaiak. Euskal Herriko herrialderik populatuena da, eta Bilbo Handiak osatzen du Euskal Herriko konurbazio garrantzitsuena. Administratiboki, Euskal Autonomia Erkidegoko foru lurraldea edo lurralde historikoa da. Hiriburua Bilbo da.

PictographWalking Altitude 0 ft
Photo ofElkano Kalea Photo ofElkano Kalea Photo ofElkano Kalea

Elkano Kalea

Juan Sebastian ElcanoEsploratzailea eta itsasgizona izan zen. Oso ospetsua da; izan ere, munduari bira osoa eman zion lehenbiziko espedizioan parte hartu zuen, eta azkenengo zatian bera izan zen espedizioko buruzagi. 1519an Sevillatik irtenda, 1522an heldu zen Sanlucar de Barrameda herrira Victoria ontzia. Elkano eta beste 17 marinel baizik ez ziren bizirik itzuli.

PictographWalking Altitude 0 ft
Photo ofEuskaltzaindia Kalea Photo ofEuskaltzaindia Kalea

Euskaltzaindia Kalea

Euskaraz, hau da, euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofiziala da Euskaltzaindia (1919). Mintzaira horri buruzko ikerlanak egiten ditu, berori babestea du xedetzat, eta Euskaltzaindiak eman ditu hizkuntzaren normalkuntzarako arauak. Hizkuntza Akademia honen euskal izena Euskaltzaindia da.

PictographWalking Altitude 66 ft
Photo ofFueros Kalea Photo ofFueros Kalea Photo ofFueros Kalea

Fueros Kalea

Foruak bi esanahi nagusi ditu, elkar oposatuak daudenak: Foruak herri baten ohiturak dira, idatziz jasoak eta legearen indarraren bitartez aplikatuak. Forua autoritate batek (errege edota jauntxo batek) emandako abantaila da. Antzinako ohiturak jasotzen zituzten legeak ziren eta Euskal Herria osoan agintzen zuten. Beraz, ez dira pribilegio bat, baizik eta eskubide bat.

PictographWalking Altitude 0 ft
Photo ofGernikako Arbola Photo ofGernikako Arbola

Gernikako Arbola

Gernikako arbola Gernikako (Bizkaia) Batzar Etxearen aurrean dagoen haritza da. Zuhaitz honek bai bizkaitarren eta bai euskaldunen askatasun tradizionala eta Euskal Foruak adierazten ditu. Gernikako Aretxa (haritza) izena ere hartzen du. Oraingo zuhaitza aurrekoaren ondorengoa da, 2005eko otsailaren 25ean landatua. Aurrekoa 1860an sartu zen zin egiteko tribunaren aurrealdean, baina 2004an hiltzat eman zuten. Bere ondorengoak diren zuhaitz ugari existitzen dira, munduan zehar daude banatuta. Batzar Etxearen lorategian Aretx Zaharra deitutakoaren enborra dago, tenplu itxurako aterpe biribilean babestua. Ez da lehenengo Gernikako arbola, baina gure garaira iritsi den zaharrena bai.

PictographWalking Altitude 0 ft
Photo ofGipuzkoa Kalea Photo ofGipuzkoa Kalea

Gipuzkoa Kalea

Gipuzkoa Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, haren iparraldeko erdialdean dagoena. Mugakide ditu Bizkaia mendebaldean, Araba hego-mendebaldean, Nafarroa ekialdean, Lapurdi ipar-ekialdean eta Bizkaiko golkoa iparraldean. 709.363 biztanle ditu, eta horien laurdena hiriburuan bizi dira. Hiriburua Donostia du. Gehiago jakiteko Guipuzkoari buruz sartu ahal zara webgune honetan: http://gipuzkoa.net/visConocerGip-e.html

PictographWalking Altitude 0 ft
Photo ofLapurdi Kalea Photo ofLapurdi Kalea

Lapurdi Kalea

Lapurdi Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bat da. Administratiboki Frantziako Akitania eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduko (64) zati da. Ez du inolako lurralde ofizialtasunik Frantziako administrazioan. Hiriburua Baiona dela diote, nahiz eta hori, euskal antolaketa politikoak deuseztatuak izan direnetik izendatu duten. Baiona, Pirinio Atlantikoetako departamenduko suprefetura baita; Ipar Euskal Herriko jendetsuena.

PictographWalking Altitude 0 ft
Photo ofNafarroa Kalea Photo ofNafarroa Kalea

Nafarroa Kalea

Nafarroako Foru Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea edo Nafarroa Garaia Euskal Herriko zazpi herrialdeetatik handiena da, Euskal Herriko erdialdean eta hegoaldean dagoena, eta Espainiako autonomia erkidegoetako bat. 641.293 biztanle ditu, eta Iruñea du hiriburu. Nafarroa Garaia Iberiar penintsularen iparraldean dago. Bere mugakideak hauexek dira: Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa iparraldean, Aragoi ekialdean, Errioxa hegoaldean, eta Gipuzkoa eta Araba mendebaldean.

PictographWalking Altitude 0 ft
Photo ofZuberoa Kalea Photo ofZuberoa Kalea Photo ofZuberoa Kalea

Zuberoa Kalea

Zuberoa Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, guztietan txikiena eta biztanle gutxien dituena. Euskal Herriaren ipar-ekialdean dago, Pirinioen iparraldean. Uhaitzandi ibaiaren eta haren ibaiadarren ibarra biltzen du. Hiriburua Maule-Lextarre du. Administratiboki Frantziako Akitania eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduaren parte da.

Comments

    You can or this trail