Activity

Mañaria errekaren ibilbidea eta haren ezaugarriak

Download

Trail photos

Photo ofMañaria errekaren ibilbidea eta haren ezaugarriak Photo ofMañaria errekaren ibilbidea eta haren ezaugarriak Photo ofMañaria errekaren ibilbidea eta haren ezaugarriak

Author

Trail stats

Distance
4.8 mi
Elevation gain
285 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
0 ft
Max elevation
842 ft
TrailRank 
46
Min elevation
346 ft
Trail type
One Way
Moving time
one hour 53 minutes
Time
2 hours 56 minutes
Coordinates
1061
Uploaded
December 29, 2022
Recorded
December 2022
Be the first to clap
Share

near Durango, País Vasco (España)

Viewed 125 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofMañaria errekaren ibilbidea eta haren ezaugarriak Photo ofMañaria errekaren ibilbidea eta haren ezaugarriak Photo ofMañaria errekaren ibilbidea eta haren ezaugarriak

Itinerary description

Ibilbide hau oso erraza da, edonor egin dezakeena. Oso aproposa da ibai batek izan ditzakeen estruktura naturalak eta artifizialak ezagutzeko eta haien ondoriak ikasteko. Gainera animal eta landare espezie asko ikusten dira.

Waypoints

PictographRiver Altitude 531 ft
Photo ofMañaria erreka, Ibaizabal ibaiaren ibaiadarra. Photo ofMañaria erreka, Ibaizabal ibaiaren ibaiadarra. Photo ofMañaria erreka, Ibaizabal ibaiaren ibaiadarra.

Mañaria erreka, Ibaizabal ibaiaren ibaiadarra.

Mañaria erreka Ibaizabal ibaian isurtzen da.

PictographRiver Altitude 511 ft
Photo ofZementuzko kurbak

Zementuzko kurbak

Zementuzko horma artifizial batengatik sortutako putzua. Uhaldiak daudenean ura horma jotzen du, putzu sakona sortuz eta bere alboan legarrak eta harri txikiak utziz

PictographWaterfall Altitude 509 ft
Photo ofMurueta Torreko presa Photo ofMurueta Torreko presa Photo ofMurueta Torreko presa

Murueta Torreko presa

Herrietatik igarotzen diren ibaiak gehienetan hainbat presa dituzte. Presa hauek beheko tartean korronteak sortzen dituzte eta goiko aldean taulak.

PictographRiver Altitude 527 ft
Photo ofHarri lubeta

Harri lubeta

Zementuzko hormak bezala ibai ibilgua aldatzen du. Kasu honetan gutxienez faunarentzako zuloak sortzen ditu.

PictographRiver Altitude 547 ft
Photo ofMadalena geltoki ondoan dagoen zementuzko horma. Photo ofMadalena geltoki ondoan dagoen zementuzko horma. Photo ofMadalena geltoki ondoan dagoen zementuzko horma.

Madalena geltoki ondoan dagoen zementuzko horma.

Aurrekoan esandakoarekin batera, horma artifizial hauek ez dute urik xurgatzen. Beraz, uholdeak gertatzeko arriskua handiagoa da.

PictographWaterfall Altitude 535 ft
Photo ofMomotxoko presa Photo ofMomotxoko presa

Momotxoko presa

2021. urtean izandako uholdeengatik presako konporta apurtu egin zen. Konporta mota hauek zarratuta daudenean presaren goikaldean ura pilatzen da, baina irekitzen direnean (zuloa presa baino beherago dagoenez) uraren maila behera egiten du.

PictographRiver Altitude 607 ft
Photo ofMañari erreka etxez inguratuta. Photo ofMañari erreka etxez inguratuta.

Mañari erreka etxez inguratuta.

Nahiz eta gaur egun ibaiertzeetan ezin diren etxeak eraiki, duela urte askotako etxeak daude hemen eraikita. Ibai ibilgua gustiz zuzena eta artifiziala da, ez dauka ibaiertzetako florarik ezta itzal naturalik. Gainera, lurra eta landareak ez daudenez, ez dute urik xurgatzen eta uholdeak izateko aukerak handiagotzen dira.

PictographWaterfall Altitude 590 ft
Photo ofSan Agustineko presa eta Durangoko Arrantza Eskola Photo ofSan Agustineko presa eta Durangoko Arrantza Eskola Photo ofSan Agustineko presa eta Durangoko Arrantza Eskola

San Agustineko presa eta Durangoko Arrantza Eskola

San Agustineko presatik Santa Anako presararte arrantza eskola bat dago. Han ezin da legalki arrantzatu Durangoko Arrantza sozietatea baimentzen ez badu. Normalean urtean umeentzako 2 txapelketa egiten dira, umeak ostadar amuarrainak harrapatu dezaten. Tarte honetan koartza hauskarak "Ardea cinerea", ahateak "Anas platyrhynchos", uroilak "Gallinula chloropus", martin arrantzaleak "Alcedo atthis" eta beste hegazti mota batzuk ikusi ditzakeguz. Baita ere, bisoi amerikar bat ikusi zen behin.

PictographRiver Altitude 561 ft
Photo ofErrekan arropak garbitzeko tokia Photo ofErrekan arropak garbitzeko tokia Photo ofErrekan arropak garbitzeko tokia

Errekan arropak garbitzeko tokia

Etxeak ibaiertzan eraki zutela aprobetxatuz arropak garbitzeko tokia egin zuten. Hemen, etxe horretako familiak arropak garbitu zezaketen. Baita ere amuarrain arruntak, ostadar amuarrainak eta beste animali batzuk ikusi ditzakegu.

PictographRiver Altitude 567 ft
Photo ofSan Agustineko kurba Photo ofSan Agustineko kurba

San Agustineko kurba

Berriro ere zementuzko horma bat, ibaian kurba artifizial bat sortzen duena.

PictographWaterfall Altitude 560 ft
Photo ofSanta Anako presa

Santa Anako presa

PictographWaterfall Altitude 573 ft
Photo ofTabirako lehenengo presak Photo ofTabirako lehenengo presak Photo ofTabirako lehenengo presak

Tabirako lehenengo presak

Presa honen goikaldeko taula mañaria ibaiko tokirik kutsatuenetariko bat izan da, ur beltzak isurritu egin dira duela gutxi arte. 4. argazkian uroiloak "Gallinula chloropus" ikusi ditzakegu. https://www.elcorreo.com/bizkaia/duranguesado/durango-repara-vertido-20201023142320-nt.html

PictographRiver Altitude 583 ft
Photo ofErreka txiki baten korronteak, taulak eta putzuak Photo ofErreka txiki baten korronteak, taulak eta putzuak Photo ofErreka txiki baten korronteak, taulak eta putzuak

Erreka txiki baten korronteak, taulak eta putzuak

Hemendik aurrera erreka gero eta naturalagoa izango da, nahiz eta oraindik ere oso eraldatuta egon. Zoritxarrez, zati honetan amuarrain arrunten populazioa asko murriztu da tabirako igerilekuak duela urte batzuk egindako isurketarengatik.

PictographWaterfall Altitude 591 ft
Photo ofTabirako 2. presa

Tabirako 2. presa

Presa hau oso gende gutxi ezagutzen du, fabrika batek ezkutatzen duelako

PictographWaterfall Altitude 600 ft
Photo ofTabirako 3. presa Photo ofTabirako 3. presa Photo ofTabirako 3. presa

Tabirako 3. presa

Presa honetan gende nahikotxo etortzen da bainatzera. Errota zahar baten ondorioz konporta bat du eta errekatxo horretan amuarrain txikiak lasai lasai egoten dira.

PictographRiver Altitude 641 ft
Photo ofIzurtzan sartzean ibaiertzak gero eta naturalagoak Photo ofIzurtzan sartzean ibaiertzak gero eta naturalagoak Photo ofIzurtzan sartzean ibaiertzak gero eta naturalagoak

Izurtzan sartzean ibaiertzak gero eta naturalagoak

Hemendik aurrera ,endiko ibaien egitura hartzen du ibaiak. Korronteak domianteak dira eta haltzak "Alnus glutinosa, hurritzak "Corylus avellana", ereinotzak "Laurus nobilis", haritz kandudunak "Quercus robur", lizar arruntak "Fraxinus excelsior", astigarrak eta beste espezie asko ikusi ditzakeguz ibaiertzetan.

PictographWaterfall Altitude 630 ft
Photo ofIzurtzako presa Photo ofIzurtzako presa Photo ofIzurtzako presa

Izurtzako presa

Bainatzeko gehien erabiltzen den presa da, udan gendez gainezka egoten da. 2. argazkian gaztainondoaren eta haritzaren hostoak ikusi ditzakegu. 3. argazkian burdinazko isurketa naturala 5. argazkian presaren goikaldean dagoen konporta bat.

PictographFauna Altitude 652 ft
Photo ofSaguzarren kutxa Photo ofSaguzarren kutxa Photo ofSaguzarren kutxa

Saguzarren kutxa

Ibai inguruan intsektu asko daude eta haien atzean saguzarrak. Ibaiertzak leku oso aproposak dira saguzarrak ikusteko eta etxetxo hauek jartzeko. Funtsezkoa da eremu irekietara bideratzea, saguzarrak sarreraraino hegan joan daitezen, adarrik edo hostorik saihestu gabe. Etxe hauek bi gela dute eta bakoitzean hainbat saguzahar sartzen dira. Behetik sartzen dira eta zorurik ez dagoenez guanoa ez da pilatzen.

PictographRiver Altitude 627 ft
Photo ofIbaiertzaren garrantzia Photo ofIbaiertzaren garrantzia Photo ofIbaiertzaren garrantzia

Ibaiertzaren garrantzia

Ibaiertzak ekosistema oso biodibertsoak eta garrantzitsuak dira. Ur nahikotxo behar duten landare espezie ugari agertzen dira, hala nola haltzak "alnus glutinosa", urritzak "Corylus avellana", makalak "populus nigra", lizarrak "fraxinus excelsior" eta beste espezie mota asko. Landare hauek babesa eta janaria ematen diote hor bizitzen diren animaliei, ura edatera gerturatzen diren animaliei eta ibaian dauden animaliei. Ibaiari onura hauek ematen dizkio: - Landareak sortzen duten gerizpea ibaia ura gehiegi ez lehortzeko balio du. Baita ere, arrainak eta beste animali batzuk han freskotasuna bilatzen dute edo babesa. - Adarrak eta zuhaitz hilak ibaira jausten dira. Egur hau pilatzen doa eta pilaketa hauengatik ibaiko beste ekosistema txiki bat sortzen da. Han biodibertsitate handiko lekua bilakatzen da, non uretako intsektu eta ninfa asko egur hori gabe ezin izango zuten bizi. Hara arrainak doaz intsektu hauen bila eta zuloetan babesten dira; eta azkenik arrainen predatzaileak (koartzak, ubarroiak, bisoiak, igarabak...) hara mugitzen dira janari bila. - Espezie batzuen sustraiak (Haltzenak gehienbat) uretan zuzenki sartzen dira eta han intsektu eta arrain asko babesten dira. - Uholde arriskua dagoenean zuhaitz hauek ur asko xurgatzen dute sustraien bitartez, ur maila ahal den heinean mantenduz.

PictographPark Altitude 655 ft
Photo ofIzurtzako parkea Photo ofIzurtzako parkea Photo ofIzurtzako parkea

Izurtzako parkea

Umeekin, txakurrekin, lagunekin edo bakarrik egoteko leku lasaia eta naturaren ondoan. Parke honetan mahaiak, eserlekuak, barbakoak, jolasteko parkea eta errekan bainatzeko putzua daude. Hori bai, kontuz izan sortzen dugun hondakinegaz eta ingurua errespetatu.

PictographWaterfall Altitude 673 ft
Photo ofGasolindegi ondoan dagoen presa Photo ofGasolindegi ondoan dagoen presa Photo ofGasolindegi ondoan dagoen presa

Gasolindegi ondoan dagoen presa

Presa honi konporta falta zaio. Albo batean, burdin isuri bat dago, baina gasolina edo olioa bota dutela ikusi daiteke. Goiko taulan, sahatsak hostoak dituztenean, itzal asko ematen diote errekari.

PictographRiver Altitude 673 ft
Photo ofOxigeno sortzailea Photo ofOxigeno sortzailea Photo ofOxigeno sortzailea

Oxigeno sortzailea

Erreka estutzen denean korrontea handitzen da, oxigenoa ibaiari emanez.

PictographWaypoint Altitude 664 ft
Photo ofKrainer bilbadura Photo ofKrainer bilbadura Photo ofKrainer bilbadura

Krainer bilbadura

2019. urtean izandako lur-jausi baten ondorioz egin zen eta 17000€ balio izan zuen. Krainer bilbadura honetan lurra hartxintxarrez eta harri zatituekin egonkortu da. Gero enbor borobilduak iltzatu dituzte, beste enbor eta salixeko zintak zeharka eta txandaka jarriz. Gainera, espezie autoktonoak landatu dituzte oraindik ere gehiago egonkortzeko . https://www.iagua.es/noticias/agencia-vasca-agua/ura-restaura-tramo-ribera-rio-manaria-izurtza

PictographWaterfall Altitude 676 ft
Photo ofPresa bat + zementuzko horma Photo ofPresa bat + zementuzko horma Photo ofPresa bat + zementuzko horma

Presa bat + zementuzko horma

Kasu honetan presaz aparte zementuzko horma bat dago errekari kurba emanez. Beraz putzu oso sakona egin da. Behekaldean korronteak dauz eta horma aldiz harri lubeta da. Presaren taulan ez dago hormarik eta haltzen sustraiak uretan nola dauden sartuta ikusi dezakegu.

PictographBirding spot Altitude 706 ft
Photo ofKoartza zuriak

Koartza zuriak

Landa honetan koartza zuri "Ardea alba" asko etortzen dira. Egun horretan 30 baino gehiago zeuden, baina argazkian ez dira ondo nabaritzen.

PictographMine Altitude 755 ft
Photo ofHarrobia Photo ofHarrobia Photo ofHarrobia

Harrobia

Mañari ibaian bi harrobi daude eta paisaian eraldaketa handia sortu dute. Gainera, mendiaren erosioaz aparte, zuhaitzak eta lurra ez daudenez, ura ez da metatzen eta bizkorrago doa errekara. Beraz uraren maila bizkorrago igotzen da eta uholdeak egoteko aukerak ere. Harrobi horietan hainbat isurketa egon dira errekara. Lehenengo harrobiaren ondoan beste presa bat dago, nahiko ezkutatuta.

PictographFauna Altitude 738 ft
Photo ofAhuntzak

Ahuntzak

Ibaiaren ondoan dauden ahuntzak.

PictographWaterfall Altitude 745 ft
Photo ofMañaria herriko presa Photo ofMañaria herriko presa Photo ofMañaria herriko presa

Mañaria herriko presa

Mañaria herrian dagoen beste presa bat. Hemendik aurrera ur laster eta korronte gehiago daude, ibaiaren aldapa handiagoa delako. 3. argazkian Muskovy ahate bat ikusi dezakegu

PictographRiver Altitude 739 ft
Photo ofMañaria ibaiaren hasiera Photo ofMañaria ibaiaren hasiera Photo ofMañaria ibaiaren hasiera

Mañaria ibaiaren hasiera

Puntu honetan Mañaria ibaia hasten da. Hortik aurrera Itirriotz ibaia deitzen da eta eskuman isurtzen den errekatxoa Erleabeko erreka eta Inperna errekaren arteko elkarketa da. 2. argazkia Erleabe eta Inperna errekekin sortutako errekatxoa da. 3. argazkia Itirriotz erreka da

PictographRiver Altitude 804 ft
Photo ofAmaiera Photo ofAmaiera Photo ofAmaiera

Amaiera

Ibilbide honen amaiera heldu da, baina aurrera jarraitu nahi baduzue urkiolarantz joan zaitezkete edo errotondaren eskumako bidea hartzen baduzue panelan irakurtzen diren lekuetara. 5. eta 6. argazkietan untzillatx eta eskuagatx ikusi dezakezue

Comments

    You can or this trail