Ergoien-Madarimotzagaña-Oianleku-Basate-Ergoien
near Ergoien, País Vasco (España)
Viewed 283 times, downloaded 17 times
Trail photos
Itinerary description
Ergoien(Oiartzun). Oiartzungo Ergoien auzoko Pagoa industrialdetik abiatzen gara asfaltozko pista batetik gora. Ibilbidea hasi orduko Uztapide bertsolariaren (Uztapide, nahiz Zestoan jaio, azken urteak Oiartzunen bizi zen. Uztapide, haundien haundienetako bertsolaria) etxe ondotik pasako gara.
Poliki-poliki igoaz Oiartzungo baserri sakabanatu eta ugari ikusten joango gara igo ahala.
Olatzene baserriko bidegurutzean ezkerretakoa hartu behar dugu Ariztiburu baserrirantz, bere ondotik gora jo behar baitugu. Ariztiburu baserrira iristear gaudela iturri eta aska dotoreak ikusi ditzazkegu; garai batean arropa garbitzeko erabiltzen zenaren aztarnarekin. Ariztiburutik gora mendi bideari ekiten diogu, baserrietako gurdi bide ohikoari.
Abiatu geranetik ordu bat ingurura Oiartzungo auzo batzuentzat ura tratatzeko zentroa dago.
Honera iristearekin batera itzulera guzti-guztian aurrez-aurre izango dugu Aiako Harrien irudi mardula; badirudi gure ibilaldiaren zaindari bihurtu dela, edo ta bere irudi maiestatsua adierazi nahi digula. Dena den, ikusteko zoragarria da.
Aurrera jarraituz, ordu erdi bat, ura tratatzeko zentrora datorrena hartzen den tokitik pasako gara, bi errekatxo baturik Epelerreka osatzen duten lekutik, hain zuzen ere. Inguruan ikusi daiteke uraren lehen filtroa, zikin handienak kendu ahal izateko.
Aipaturiko bi errekatxo horiek pasata, hor abiatzen gara maldan gora, eta Madarimotza baserriaren ondotik pasa eta jarrai, une batean bidezihor bati ekiten diogularik mendi lepora iritsi arte.
Malda, aldapa, edo dena delakoa ere, irudi zoragarria eskainiko digu kaskora iristeak: Aiako Harriak aurrez-aurre. Hemendik paseo moduan Madarimotzagaña muñora Oiartzungo eta inguruko bista ederren jabe garela. Aipatu behar dut, inguru honetan hainbat kilkier ez dudala "inoiz eta inon" entzun udaberri-udarako garai batean.
Madarimotzagaña (480 mt) muñotik zeharkatzen joango gara Oianleku aldera belar motz eta goxoa, alfonbra gisa sentituaz gure ibilera. Maldaren azken txanpa gelditzen zaigu Oianlekura iristeko.
Oianlekuko iturriko ura edateko aukera dugu, freskoa, gardena, bizigarria.
Ondoan, pagadi berezi honen erdian borda"aterpe" bat dugu. Hobetago zaintzea mereziko luke, baina gure ajolagabetasunaren ondorioa dugu.
Pixka bat jarraituz Oianlekuko mairubaratz bikaina ikusteko aukera dugu. Gure arbasoek ere, bazekiten hildakoei omenaldi aparta egiten, leku berezienak aukeratu, eta lurperatzeko. Leku horretan egoteak sentsazio bereziak sortarazten ditu, arnasa sakon hartuaraziz.
Apur bat aurrera jarraituz Basate (630 mt) tontorrera iristen gara ( mairubaratzak daude, hemen ere) Gaina garbia du, bainan inguruan ditu pagadi eta pinudia. Hemendik PR bat jarraituko dugu, pinudi tartean beheruntz garamatzala.
Laister pinudia utziko dugu, eta Zaldin deritzan zonaldera iristen gara. Berriro ere, leku zabalak ikusi ahal izango ditugu.
PR jarraituko dugu une batean, baina laister utzi egingo dugu, eta Pilotasoro zelaira joango gara, non, garai ez hain urruti, pilotan jostatzen zuten zelai honetan artzaiek eta inguruko biztanleek.
Berriro, jaisteko bidea hartuko dugu, eta laister topatuko gara igo dugun bidearekin, jarraituz, igoeran ezagutu dugun ur tratatu zentrora iritsiko gara.
Iristear gaudela, apurtxo bat lehenago, langa bat pasa behar dugu eta zelai erdian dagoen bidexkari jarraitu. Izan ere, bide egokia da beste zonalde batetik pasatzeko. Bidean zehar ikusi ahal izango dugu karobia bat, nahiko eroria, eta aurreko baserrira garamatzan harriz egindako murrail tarteko bide zoragarria. Tartean, sorora igotzeko eskailera bereziak. Ikustekoak.
Galtzada baserri odotik pasako gara, txakurrak badira, zaunkak zer esanik ez, hala ere denak lotuak edo etxoletan. Baserri honetan gazta mundialak egiten dituztela aitortu behar da. Norbaitek Idiazabal izeneko gazta nahi baluke, aukera paregabea.
Hemendik hormigoizko pista bateri jarraitzen diogu denbora guztian, eta halako batean hasi geran tokiraino iritsiko gara.

Waypoints
Photo
1,571 ft
Pilotasoro. Garai batean, artzaiak eta inguruko biztanleak hemen ibiltzen ziren pilotan.
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
Ibilaldi egokia eta oso polita eguraldi ona bada. Aiako Harriak aurrez.aurre ikusiko ditugu ia uneoro.